Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151105solasasteane.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Pasa den ostiraletik, eta azaroaren 15era arte, Bilboko Liburu Zaharrak eta erabilitakoak biltzen dituen XXXVII. azoka martxan dugu Areatzan, goizean zein arratsaldean. Berri horrekin hasi da gaur Alvaro Hilario kazetaria, bere kultura arloko albisteen aukera egiten. Gero, Enkore taldeko “E” disko berria komentatu du: Errekaldeko taldeak aste honetan bertan aurkeztu […]
Harrotasunez, Bilboko udalak hirian %70 birziklatzen dela esan berri du. Aitziber Ibaibarriagaren ustez esandako hori gezurra da, Udalak berak emandako datuen arabera. Horrez gain, Aitziberrek beste gai batzuk komentatu ditu: Verónica del Carmen etxeko langilearen heriotza, atzo Uribarri auzoan izandako eraso sexista, eta Masustegin izandako auzo batzarra hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151104solasaitziberibaibarriaga.mp3 […]
Hegoak eta EHNE-Bizkaiak antolatuta, datorren urtean hasiko da “Baserritik mundura, gure elikaduraren etorkizuna jokoan” ikastaroa. Helburua, Esti Redondok azaldu digunez, Elikadura burujabetza eta Agroekologia sakontzea da, eta orain hasi dira izen ematea eta bestelako eginbeharrak betetzeko epea. Ikastaroa, datorren urtarrilean hasiko da, 2016ko azaroan bukatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151104solasestiredondo.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaia izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151103solasasteixa.mp3 Deskargatu hemen
Urrian izandakoari errepaso txiki bat egin ondoren, Jabi Blazquezek azarorako prestatu duten programazioa izan du mintzagai: erakusketak, kontzertuak, topaketak, musika, hitzaldiak, zinema… Abendurako, hainbat gauza prestatzen ari direla ere esan digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151103solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen
Nicolas Bonnemaison mediku kondenatua bere buruaz beste egiten saiatu zen pasa den asteburuan, Landetan. Berri horrekin hasi da gaur Pantxoa Hirigarai: gero, Ziburu herrian ezker abertzalekoak eta Alderdi sozialistakoak bereizi direla kontatu digu. Bukatzeko, haragi gorriaren auzia komentatu du Pantxoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151103solaspantxoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu eta gaur Datraolat gehigarriarekin abiatu du bere kolaborazioa. Gero, Ubuntu 15.10 bertsioa kalean dagoela kontatu digu, Wily Warewolf izenarekin. Bukatzeko, Microsoft Edge nabigatzailera gehiagarriak datorren urtera arte ez direla iritsiko esan digu Asurmendik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151102solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
“Alternatiben herria Bilbon: kultura politiko berria ernatu da” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean. Horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea zenbaki berria aurkezten. Ondoren, asteko gaia aurkeztu digu, Bideo-jokoak”, markak hautsi dituen merkatuan gure lekua egitea xede baitute bertoko bideo joko egileek. Gero, Unaik berak Iñaki Olaizolari heriotza duinaren inguruan […]
Martxan dugu Alex Katzen erakusketa Guggenheim museoan, “Hemen eta orain” lelopean. Horren inguruan, Alvaro Hilario kazetariak kolaborazio berezia egin du: erakusketa horren gorabeherak kontatu dizkigu, Miles Daviesen musikak lagunduta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151029solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
