Umberto Eco italiar idazle, pentsalari eta semiologoa berrikitan hil dela eta, hark bere artikulu eta liburuetan esandako zenbait esaera jakingarri hartu eta haietaz gogoeta apur bat egitea pentsatu dugu, hori delakoan halako pentsalari handi bati egin dakiokeen omenaldirik hoberena. Gaur hedabideei buruz esandakoak hartu ditugu ahotan, prentsa idatziari, telebistari eta […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Argia astekariko Unai Brea kazetariarekin mintzatu gara, aldizkariak aste honetan dakartzan eduki nagusiak ezagutzeko asmoz. Unaik berak, errepaso labur baina sakonean, hiru eduki hauek nabarmendu ditu: elikadura arloan, salgaien etiketak behar bezala ulertzeak eta haietan esaten dena interpretatzeak ongi jatearekin daukan lotura zuzena nabarmentzen duen erreportajea; AP8ko bidesarien inguruan Durangaldean […]
Egun handia, gaur Gabriel Aresti euskaltegian eta jaiaren berri ematera etorri zaizkigu irratira Amaia, Irina, Aritz… mozorrotuta etorri ere eta haien mozorroen berri eta eguneko egitarauaren berri eman digute. Moztu etsipenarekin, moztu nagusiarekin dituzun harreman eskasak, moztu ilea… Moztu da aurtengo inauterietako gaia, eta zerekin moztuko duzu zuk? https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160205solasgabrielarestikoikasleak.mp3 Deskargatu […]
Travellin’ Brothers taldeak One Day In Norway izeneko diskoa aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Euren zazpigarrena egiten duen diskoa argitaratu du Leioako seikoteak eta, izenak dioen moduan Norvegian grabatu dute, egun bakar batean: Loiutik hegazkinez irten, Oslora heldu, furgoneta hartuta Notodden herrira heldu, bertan jaialdi batean jo eta, han bertan […]
Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu gurekin, eta oraingoan Whatsappen doakotasuna jarri digu mahai gainean. Dakigunez, Facebookek duela bi urte erosi zuen Whatsapp, inoiz izan den sareko enpresa baten erosketa operaziorik erraldoienean. Horrek ekarri du ordainduzkoa zen berehalako mezularitza APP ezagun hori aurrerantzean doan eskaintzea. Publizitaterik ere ez […]
“EAEn gobernu berria eratzea da gure helburua” dio Ahal duguko Lander Martinezek aste honetako Argiaren azalean. Net hurbilean, Pello Zubiriak idatzitako Filantrokapitalistak, erruki handiz kateatzen gaituzten oligarka horiek, aberats handien filantropiaz. agertzen zaizkigu, eta Françoise David elkarrizketatu dute ale honen Argi Kontra atalean. Ostiralean aurtengo Argia sariak emango dituztela aipatzeaz […]
Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Ikusi eta Ikasi programaren 12. edizoa martxan dugu pasa den asteartetik, inoiz baino jarduera gehiagorekin: 58 hain zuzen. Bi eta zortzi urte bitarteko umeei dedikatua, gurasoek hainbat ordu, talerren bidez, izango dituzte aldi honetan. Aurten, gainera, Santutxu eta Zorrotzako auzoguneetara zabaldu […]
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160128asteanezabala.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160127solasasteaitziberulibarri.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinaren atal honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160126solasasteixa.mp3 Deskargatu hemen
