Bisita berezia izan dugu gaur gure irratian: Bilboko Elkarlan euskaltegien (Juan Mateo Zabala, Bilbo Zaharra eta Gabriel Aresti) Nerea Telleria, Jon Maguregi eta Isabel Isazelaia arduradunekin hitz egiteko parada izan dugu. Bilboko euskararen egoeraz eta euskaltegi horien eskaintzez hitz egin ondoren, aurtengo ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik dutela esan digute. […]

Grezian pasa den igandean egin zituzten hauteskundeak: bederatzi hilabetetan herritarrak hiru aldiz deitu dituzte bozkatzera, eta denetan Tsipras garaile, nahiz eta egoera oso latza izan greziar askorentzat. Deigarria da ere abstentzioa ia %50era heldu dela. Katalunian, aldiz, datorren igandean izango dira hauteskunde plebiszitarioak eta nabaria da Espainiaren aldekoen urduritasuna, medio […]

Aste honetako astelehen eta asteazkenean izan da BIlbon eta bertan 19 lagun inputatuta. Atxiloketak 2011ko irailaren 23an izan ziren, hori bai, istiluak (Bilbo osora hedatu zirenak) hasi baino lehen, Iñaki Carro abokatuak kontatu digunez. Kukutzaren aurkako azken epaiketa da hau eta abokatu horren ustez epaia ez da berehala aterako. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150918kukutzazebrabidean.mp3 […]

Vicent Partal kazeari katalan ezaguna izan da gurean, Kafe Antzokian Martxelo Otamendik, BERRIA egunkariko zuzendariak eginiko galderei erantzunez eman duen hitzaldiaren harira. Independentziarako bidean Kataluniako herriak orain arte egindakoak eta aurrerantzean egiteko urratsak hartu ditu hizpide. Halaber, Kataluniako estatu berriak, lehengo estatuen aldean, izango lituzkeen berezitasunak ere azpimarratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150908vpartal.mp3 […]

Urtzi Armendariz Otxandioko alkatearekin hitz egin dugu, justu “azken berria” agertu denean: lau atxilotuak libre geratu dira. Alkateak atzo bizitakoak kontatu dizkigu, Luzia Urigoitia omendua Udal Erretratuen Mapan biktima bezala agertzen dela gogoraraziz. Otxandioko udalak aho batez atzo erabakitakoaren berri ere eman digu Armendarizek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150916otxandiozebrabidea.mp3 Deskargatu hemen