Ostiral eta larunbat hauetan, Inazio Tolosa eta Ramon Agirreren “Koka Kola eta barea” antzezlanaren azken emanaldiak izango dira Deustuko Erriberako Pabellon 6 aretoan. Ramon Agirre aktoreak bi urte dituen antzezlanaren gakoak kontatu dizkigu. Taularen gainean, beraz, antzerkia, instrumentuak, kantak eta gehiago asteburu honetan Pabellon 6en. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022solasramonagirre.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022solasasteanelupis.mp3 Deskargatu hemen
Ikuspegik, EHU eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, EAEko etorkinen gastuak eta ekarpenak aztertu ditu. Datuek oso argi hitz egiten dute: krisi gogor honetan, ere, etorkinek gehiago ematen dute gastatzen dutena baino. Horrekin batera, Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariak beste ondorio batzuk aipatu ditu: etorkinek, populazioa mantentzeaz gain, gure gizartea gaztetzen dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151022hizpideasgorkamoreno.mp3
Bizkaiko Labe Garaiak zeuden eremu batean zegoen Aprendiz eskola: duela 3 urte gazte batzuek okupatu zuten eta horretan jarraitzen dute, lokalari hainbat erabilera emanez. Elkarrizketa Alvaro Hilario kolaboratzaileak egin dio Txirbileneako Roberri. Deskargatu hemen
Betiko moduan pasa den asteburuan egondakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Gero, gaurkoa komentatu du, Anje Duhalderen “Lagun artean kantari”. Bihar bi kontzertu izango dira (Eten, eta The Montesas), eta ostiralean hiru: Bob Wayne, The Crunch, eta Paraleloan #19. Larunbatean Grises izango dira Kafe Antzokian, eta datorren astean Mikel […]
Martxan ditugu Parrapean komiki jardunaldien zenbait ekitaldi, eta horrela jarraituko dute hilaren 31ra arte. Josune Muñozek jardunaldien beste ezaugarri batzuk kontatu dizkigu, komikigintza eta feminismoa uztartzen dituztela azpimarratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022josunemunoz.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solasastehonetanixa.mp3 Deskargatu hemen
Hilaren 15ean onartu zuten Emakume Baserritarraren Estatutua Gasteizko Legebiltzarrean eta EHNE sindikatuak berere ezadostasuna adierazi zuen. Alazne Intxausperen ustez, Estatutu horrek bere alde onak eta txarrak ditu, baina edozein kasutan orain garrantzitsuena berau praktikan jartzea izango da, baserritarra eta EHNE Bizkaia sindikatuko kide honen iritiz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solasalazneintxauspe.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den igandean, Jose Oliva Gallastegi iheslari eibartarra zendu zen Baionan, bihotzekoak jota. Berri horrekin hasi da gaur Pantxoa Hirigarai. Gero, Zuberoan asteburuan egindako manifestazioa, Aldaketak Lurralde antolaketan, eta abenduan Akitanian izango diren hauteskundeak izan ditu hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solaspantxoirigarai.mp3 Deskargatu hemen Argazkia: Jose Oliva. (Gaizka IROZ)
“Alternatiben herria” Euskal herriko Giza Eskubideen aldeko Kartaren ekimen bat da: holakoak Donostian edo Donibane Garazin egin dituzte, eta datorren larunbatean Bilbon egingo dute “Bizitza burujabea eskubide osoz” lelopean. Iñaki Barcenak azaldu duenez, 150 bat eragilek bultzatzen duten ekimena goizeko 10etan hasiko da Areatzan eta 7 Kaleetan, eta egun osoan […]
