Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu Ibaizabal magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/1510113solasasteirunebige.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Ohi bezala, Agus Perez antzerki adituak antzerkiaren eta dantzaren agenda ekarri digu. Arriagan egondako “Invernadero” lana aztertzen hasi da, gaur leku berean egongo den “Aúreo” dantza emanaldiarekin jarraitzeko. Gero, urriaren zehar, besteak beste, Sol Picó Leioan, “Koca Kola eta barea” Pabellon 6 aretoan, BAD jaialdia Bilbon, eta “Kreditua” Durangon eta […]
Aste honetako Argia astekariaren 2478. zenbakiaren azalean “Lurralde elkargoa: irmo jokatzeko garaia” irakurtzen dugu. Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, instituzioaren behar gorriaz dihardu Mikel Asurmendik asteko gai nagusia osatzeko idatzitako erreportajean. Erdiko Kaieran, Joxe Miel Bidador pastoral berria dugu, eta Termometroan “1936ko krimenak” Urbasan gertatutakoak, hain zuzen ere. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net […]
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151008solasastehonetanhamaikatbane.mp3 Deskargatu hemen
Larregi taldeak disko berria atera du “Pantomima” izenekoa. Alvaro Hilario kazetari eta irrati honetako kolaboratzailea Unai Santos taldearen gitarrajole eta abeslaria elkarrizketatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151008solasalvarohilariolarregi.mp3 Deskargatu hemen
Andrea Lago neskato galiziarraren kasuak mahaigainean jarri du heriotza duinaren inguruko eztabaida, hedabideetan bederen. Josu Larrinagaren ustez eztabaida zabaldu behar da gizartera, aurreiritzi erlijiosoei eta beste batzuei aurre egiten. Egun hauetan, Gasteizko Legebiltzarrean ari dira gai horretaz eztabaidatzen, Josuk kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151006sosularrinaga.mp3
Hilabete eskas pasa da Mugerren, Baionatik gertu, Ikea saltoki berria zabaldu zutenetik, eta horren inguruko bilana eginez hasi da Irulegiko Irratiko Pantzo Hirigarai gure kolaboratzailea ikasturte berriko bere lehenengo iruzkina. Batzuentzat oso ona da IKEA etorri izana, beste batzuentzat, aldiz, oso txarra. Horrez gain, Pantzok Lurralde Antolaketa Ipar Euskal Herrian, AHT, Urepeleko Xalbador […]
“Dena ez da futbola” film laburraren grabaketa bukatu dute, eta urriaren 27an estreinatuko da Venezuelan eta Arratian: gero helduko da, besteak beste, Bilbora. Filmean bi Etcheverria-Etxeberriatar dira protagonistak, bata Venezuelako Coro hirian eta bestea Euskal Herrian. Genero berdintasuna eta adiskidetasuna landu dute egileek, Kurkuluxetan elkarteko Koldo Zelestinok azaldu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150918denaezdafutbola.mp3 Deskargatu […]
Hirugarrenez, AEBetako Food First taldeak bisita egin digu. Hamabost bat lagun, besteak beste, Bizkaian, Arabako Errioxan edo Iparraldean izan dira, EHNE-Bizkaiak, Via Campesinak, ELBk eta Etxaldek antolatutako horretan. Bisitaren xehetasunak EHNE Bizkaia sindikatuko Xarles Iturbek eman dizkigu . https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/1501006solasxarlesiturbe.mp3 Deskargatu hemen.
Pasa den asteburuan, gizon batek Almudena Matarranz hil zuen Erandion: gaur, Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak izango dira hilketa hori, eta atzean dagoen sistema, salatzeko. Berri horrekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga. Gero, besteak beste, Iralako zein Atxuriko arazoak, gardentasun eza Bilboko Udaletxean, eta bizikletak eramango dituzten bilbobusak gaiak jorratu […]
