Gaurkoan, masturbazioa aukeratu du Igor Erauzkin sexologoak hitz egiteko. Hasteko esan, masturbazioa pertsona bakarrak egiten duen ariketa sexologikoa dela esan digu. Gero, adin guztietako pertsonek egiten dutela, edo egin ahal dutela gaineratu du. Eta gehiago kontatu digu Igorrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151019solasigorerauzkin.mp3 Deskargatu hemen

Euskal garagardo baten ingurukoak dakartzagu jarraian: BOGA garagardo naturala kooperatiba batean egiten dute, Mungian dago kokatuta ekoizpen gunea, eta ingurugiroa eta osasuna zaintzen duen produktua egiten saiatzen dira, Urtzi Ugalde ekoizleak kontatu digunez. Iaztik dabiltza “Pilsen” motako garagardo hori egiten eta Bizkaiko eta Bilboko zenbait tabernetan komertzializatzen. Urtzik esan digunez, […]

“Hemen ez dago Bake prozesurik” dio Arnaldo Otegik Kataluniatik egindako elkarrizketan, La Directa astekariko kazetari Gemma Garciak egindako elkarrizketa luzean, eta aste honetako Argian agertzen dena. Horrez gain, Unai Brea erredaktoreak asteko gaia komentatu du, “Emakumeek ere eiakulatzen dute” artikulua idatzi baitu Danele Sarriugartek. Erdiko Kaieran “Gure Sor Lekuaren bila” […]

Gaur ere Bizkaiko kultura agendari ekin dio Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko, datorren astean Sestaoko Txirbilenea gaztetxean ospatuko duten 3. urteurrena izan du hizpide. Gero, datorren astean ere eta leku berean, emakumeek antolatutako 2. Encuentros Ivaginarios izango direla esan digu. Eta bukatzeko, hilaren 21ean 7 Kaleetako Burtsan “Ouroporos” dokumentala komentatu du. […]

Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” magazinearen atal honetan. Ikasturtearen hastapenean daudenez, literatura eta mintza txokoa oraindik antolatzen ari dira. Hala ere, hilabete honetarako irteera eta bisitak aipatu dizkigu: Artxandako funikularra, oso interesgarria izan dena, Arte eder museoko “Hormako mezuak” erakusketa, antzerkia “Kreditua” euskaratutako antzezlana […]

Elvira Barcielari gerrako errefuxiatua elkarrizketatu dute Prest! aldizkarian, urriari dagokion zenbakian. Horrez gain, Lur Malleak Frank Gerhy zubia, Arangoitiko eraso naziaren erantzukizunen zain, Berbaizuren agenda indartsua, eta ohiko atalak (Gureak kanpoan, Behin batean…) komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151014solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen

Bai, hala, da, Bilboko Santutxu auzoan Merkatarien ekimen bat laguntzeko kartel sexistak atera dituzte diru publikoarekin. Gai horrekin hasi da gaur Alba Fatuarte, Hassana Aalia kasuarekin jarraitzeko. Gero, Bilbobus eta bizikletak, eta Artxandako funikularraren arazoak aipatu ditu Albak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151014solasalbafatuarte.mp3 Deskargatu hemen