Euskaltzaleon Martxaren azken txanpan sartuta, larunbat honetan, ekainak 13, Iruñeko kaleak euskaltzalez betetzeko dituzten hiru zutabeetako pankartak eta pregoilariak iragarri ditu Euskalgintzaren Kontseiluak. Pankarta bakoitzak Martxaren hiru aldarrietako bat ordezkatzen du, eta euskal irudigile ezagunek egin dituzte. Bestalde, Kontseiluak ezagutzera eman ditu 17:00etan Runako Parketik, Antoniuttitik eta Askatasun Enparantzatik abiatuko […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin. Azalean Maddi Ane Txoperena da protagonista, Xilabako txapela jantzi eta gutxira argitaratu du Zaldi bat (Txalaparta, 2026), bere hirugarren eleberria. Lesakan bizi da eta han hartu dute elkarrizketarako, etxeko egunerokotasunetik. Net hurbilen irakur dezkaegu Vincent Bolloré enpresaburu ultra aberatsaren komunikabide eta kultura inperioak […]

Bertsolaritza ez da soilik oholtzan kantatzen dena; hizkuntza lantzeko, sormena garatzeko eta jendaurrean aritzeko tresna ere bada. Bilboko ikastetxeetan urteak daramatzate hori lantzen, eta lan horren emaitza da Mundu Bat Bertso egitasmoa. Bilboko Udalaren, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta hiriko ikastetxeen arteko elkarlanari esker, ehunka ikaslek bertsolaritzaren bidez ahozkotasuna, euskararekiko atxikimendua, […]

Ekainaren 3tik 6ra bitartean, Bilbok eta Barakaldok arte eszenikoen nazioarteko erakusleiho bihurtuko dira ACT jaialdiaren eskutik. Dantza, antzerkia eta performance pieza laburrak bilduko ditu aurtengo edizioak, guztira hamalau ikuskizun, mundu osoko sortzaileek sinatuak: Hego Koreatik, Mexikotik, Txiletik, Estatu Batuetatik edo Suitzatik etorriak, besteak beste. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak 22 urtez […]

Iragan larunbatean, maiatzaren 30ean, Amets Arzallus idazleak, berak eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuaren Deartháir Beag irlanderazko bertsioa aurkeztu zuen Kafe Antzokian. Liburuaren inguruan eta itzulpenaren inguruan mintzatu ginen, baita kolonialismoaz, migrazio krisiaz eta hipokrisiaz, Irlandaz eta beste hainbat kontuz ere. Hendaiar idazleak azaldu zigun itzulpena zergatik bultzatu duen eta zergatik […]

Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, desobedientzia ekintza gisa, Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek baxoko (batxilergo amaierako) matematikako azterketa euskaraz egitea erabaki dutela ageri da, Frantziako Hezkuntza Ministerioak aukera hori ukatu ostean. Ikasleek salatzen dute ez zaiela bermatzen ikasi duten hizkuntzan ebaluatuak izateko eskubidea, […]

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260528_agenda_argiaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.  

Euskararen transmisioa sustatzea eta aisialdian euskararen erabilera indartzea. Horretarako, haurrek eta familiek elkarrekin jolastu, abestu, sortu eta esperimentatzeko aukera izango dute, giro goxo eta dibertigarrian. Aurtengo edizioan, gainera, zaintza izango da ardatz nagusia, eta Makusi pertsonaia maitagarriak lotuko ditu saio guztiak.Gaur gurekin dugu Bilboko Udaleko euskara zinegotzia, dugu Eider Inunciaga, […]