Pasa den astelehenean, Ertzaintzak Jone Amezaga atxilotu zuen Gernikako merkatuan, eta bortizki gainera. Bart, “Jone libre” dinamikak gertatutakoaren balorazioa egin du Gernikan bertan, jendeak erakutsitako babes atikimendua bereziki eskertuz, Xabier Enbeitak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141217solasxabierenbeita.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141217solasulibarriaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Gasteizko Harresiak deituta, xehetasunak egingo duten prentsaurrekoan emango dituzte. Horrez gain, Anakoz Amenabarrek Izki natur parkea, “Euskara mundu eleanitzean” jardunaldiak, eta Gasteizko Gabonetako azoka komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141217solasanakotzamenabar.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141216solasasteixa.mp3 Deskargatu hemen
Azaroari dagokiona eta azalean Josune Basterretxea Karmelo Ikastolako zuzendaria. Erreportajeetan Boga garagardoa, eta GoiEner kooperatiba jorratu dituzte. Lur Malleak “Harri eta herri” liburua, Paparrean komiki lehiaketa, eta ohiko atalak ere (Begoña ta euskerea, Inkesta..) komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141216solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen
Ba, Jon Iñaki Artetxek bost aukera eman dizkigu: “Baleak ikusi ditut”, “Haur besoetakoa”, “Black is beltza” eta “Aiò citelli”, denak euskaraz azkena izan ezik. Eta bosgarren aukera, ba Xabiroiren harpidetza oparitzea, desberdina benetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141216solasjoninakiartetxe.mp3 Deskargatu hemen
… Pantxo Irigarai, Irulegiko Irratiko kazetariaren eskutik. Julen Mugika eta Ihintza Otzandabaratzen aurkako jazarpenarekin batera, Uztaritzeko Udalak euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeagatik bizi duen egoera aipatu dizkigu gaurkoan. Ipar E. Herriko albisteak Hegoaldekoon esku Bilbo Hiria Irratian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141216solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen
1995eho abenduaren 15ean Zenbat Gara elkarteak martxan jarri zuen Bilboko Kafe Antzokian. Jabi Lauzurikak eta Mikel Urbeltzek balantze txiki bat eta gehiago kontatu digute; gaur, lagun arteko giroan ospatuko dugu, eta urtarrilaren aurretik 20. urteurrenari ekingo diogu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141215solasurbeltzapolo.mp3 Deskargatu hemen
COP20 izeneko bilera egin berri dute Peruko Liman CO2 eta beste gas kutsakorren isurketak murrizteko. Eta porrota izan da emaitza, Josu Larrinagak azaldu duenez. Aldaketa klimatikoa hementxe dugu, eta denbora gure aurka ari da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141215solaslarringa.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den ostiralean izan zen, Ezkerraldeko hainbat sindikatu eta gizarte-eragilek deituta, Langabeziaren eta Pobreziaren aurka. Egun 21.500 langabe daude Ezkerraldean, tasa %23koa dela, Gotzon Hermosillak kontatu digunez https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141215solashermodilla.mp3 Deskargatu hemen
