1

Gaiarekin hasi baino lehen, Oihana Etxebarrietak aste honetan bortizkeria matxistak erahildako Mari Luz Alejo Rodriguez eta Amelia Rodriguez Sardon gogoan izan ditu. Topaketa Bilgune Feministak antolatzen du, eta Oihanak helburuak, ardatzak, aldarrikapenak etab. azaldu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141212solasoihanaetxebarrieta.mp3  Deskargatu hemen

Aste honi dagokiona eta azalean “Palestinako injustizia grafikoetan”. Pertsonaia Felipe Uriarte mendizalea da, eta Erdiko Kaieran Arantza Urretabizkaia dugu. Termometroan ERCko Oriol Amorós elkarrizketatu dute, eta “Adierazpenak EITBn” ere jorratu dute. Net Hurbilean IHESA Afrikan, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak aste honetan TTIP itunaren aurka Bruselan izandako bilera kontatu digu. […]

Hasteko, Alvaro Hilariok Solomon Guggenheim Fundazioak pasa den astean Bilboko Guggenheimek sinatutako ituna berretsi duela esan digu. Gero, Arriagan laster izango diren 2 emanaldiren berri ekarri digu, eta bukatzeko, bihar-etzi Bilbon eta inguruan izango diren hainbat ekitaldi komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141211solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen

Euskal Herriko instituzio, gizarte erakunde eta baserritarrek osatutako delegazioa baserritar eta arrantzaleen egoera ezagutzera joan ziren Palestinara, pasa den azaroan. Informazioa bilduta, orain txosten bat ari dira egiten, baserritar eta arrantzale horien eskubideen inguruan, ELBko Ana Badosek azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasanabados.mp3 Deskargatu hemen

Maileguak kalkulatzeko indize bat da IRPH, Europak bertan behera uzteko eskatu duena. Gipuzkoan ere, batez ere Kutxabankek, hainbatetan aplikatu dute aipatu indizea: Iñaki Colinak kontatu digunez, gutxienez 15.000 lagun kaltetu dira. Gainera, azken asteotan 30 kasu irabazi diote Kutxabanki. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasinakicolina.mp3 Deskargatu hemen