Gurean izan direnen artean, Agus Perezek “Arrastoak”, “Zazpi aldiz elur”, eta Durangoko Azokako Szenatokia komentatu ditu. Datozen egunotan, aldiz, “El lenguaje de tus ojos”, Carolyn Carson, eta Els Joglars izango dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasagusperez.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasjosumuniozguren.mp3 Deskargatu hemen
Bart iluntzean itxi ditu bere ateak Durangoko Azokaren 49. edizioak eta atzo bertan balorazio positiboa egin zuten Gerediaga elkartekoek, euria gorabehera, arrakastatsua izan baita egitarau zein publiko aldetik. Gaur, aldiz, gure estudioan Jabi Zabala eta Xabier Monasterio izan ditugu, azokaren balantzea egiten. Zehatzago, Zabalak Bilbo Hiria irratiak azokatik egin duen […]
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko “Birziklapenetik sormenera” zikloarekin jarraitu du. Bihar Koldo Amestoy, eta Urbeltzen Dantza Ganbara izango dira, eta ostegunean Los Mambo Jambo. Asteburuan kontzertu gehiago izango ditugu (Dinero, Los Brazos…), eta datorren astean denetarik: zinea, erakusketa, irakurraldia, jaia, Olentzero jaia, kontzertuak eta Kafe Antzokiaren 19,. […]
Gaur Irune Uria BIGEko teknikariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141209solasasteirune.mp3 Deskargatu hemen
Durangoko Azokaren 49. edizioak gaur goizean ireki ditu ateak, eta hantxe dago egunotan Zenbat Gararen Erroa argitaletxea. Xabier Monasteriok, giroa eta azokaren garrantzia aipatzeaz gain, argitaletxe horren nobedadeak aurkeztu dizkigu: liburuak Gure amaren sekretua eta Altzateko jaunaren elezaharra izeneko irakurketa errazeko liburuak dira, Euskara errazean izeneko bildumaren baitan, gero, Euskaltzaindiarekin […]
Aste honi dagokiona eta azalean Kike Amonarriz. Asteko gaia “Publizitate instituzionala” da, eta Erdiko Kaieran Morau eta Beñardo elkarrizketatu dituzte. Termometroan Rebeka Ubera dugu, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Donbass gerran” komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141205solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Xabierreko S. Frantzisko ospatzen dutelako; aurten, gainera, zalaparta sortu da Gobernuak emandako dominekin. Horrez gain, Mikel Bujandak Osasunaren egoera, Elurra, eta Agenda komentatu ditu, baita Durangora egingo duten bisita ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141205solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, atzo Bilboko Udalak Kafe Antzokia eta Itoiz musika taldea omendu zituen euskararen alde egindako lanarengatik. Udaletxeko Arabiar aretoan izan zen ekitaldia. Kafe Antzokiaren izenean hitz egin zuen Mikel Urbeltzek Bere eskertza-berbaldian euskarak Bilbon duen erabilera apala zuzenduko duten neurriak berandu baino lehen hartzeari “premiazkoa” iritzi eta […]
Estatubatuarren sinadura baino az zaio falta, baina Bilboko Museoa beste 20 urtez ibiliko da Guggenheim Fundazioarekin. Prentsaurrekoan, Alvaro Hilariok kontatu digunez, deigarria izan da Iñigo Urkulluk eta Jose Luis Bilbaok hartutako protagonismoa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141204solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
