Repsol multinazionalak hanka egin du Kanariar Uharteetatik, zulaketa bakarra egin ondoren: hor ez dago negozio handirik. Petronorrek, aldiz, 45 eguneko geldialdia egingo du otsailaren hasieran hasita. Iñaki Barcenarentzat momentu egokia da oso kutsakorra den fabrika hori beste eremu baterantzko bidea hartzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150126solasinakibarcenas.mp3 Deskargatu hemen

Aste honi dagokiona eta azalean “Hondakinen kudeaketa Bizkaian”. Erdiko Kaieran Biniloak eta Bildumazaleak ditugu, eta Termometroan beste bi artikulu: Frantziako eskualdeak,. eta Herri euskaldunak eta erabilera. Unai Brea erredaktoreak “Greziaren erretratu soziala 7 argazkitan”, eta “Charlie Hebdo eta Gerra handia” ere komentatu ditu, eta bukatzeko Larrun gehigarriak dakarrena aipatu dugu. […]

Zinegoak Bilboko Gailesbotrans XII. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia datorren astelehenean hasiko da. Berrikuntzen artean, Ziortza Gezuragak areto kopuruaren zein doako emanaldien gehikuntza, eta euskararen presentzia aipatu ditu. Informazio gehiago zinegoak.com gunean https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150123solasziortza.mp3  Deskargatu hemen

Alvaro Hilario Inchi Iñi Mapurekin hasi da gaurkoa. Gero, Julio Andrade Hacerian, Sestaoko Txirbileneako ikastaroa, Trapagarango Basetxe Gaztetxean egingo dituztenak, Deustuko ZWAPen gehiago, umeentzako antzerkia Basaurin, eta bukatzeko, Markeliñeren “On Kixote” Santurtzin komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150122solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen

Donostian egingo dituzte otsailaren 5 eta 6an Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatuta. Iaz egindako topaketa eta ikastaroari jarraipena eman nahi diote, besteak beste, euskararen arnasguneak babesteko asmoz, UEMAko Miren Segurolak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150121solasmirensegurola.mp3  Deskargatu hemen