Bihar inauguratuko dute, Atxuurigorri auzo elkarteak antolatuta. Hiritarren partehartzea garrantzitsua izan da erakusketa horretan, eta horrez gain Erakusketa ibiltaria, bisita gidatuak eta beste ekimen batzuk prestatu dituzte datozen egun eta asteetarako, Jokin Alberdik azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150121solasjokinalberdi.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150121solasmuniozguren.mp3 Deskargatu hemen
Barakaldon egitekoa den Gerezien denbora pastorala aurkeztu den egunean profitatu dugu Kafe Antzokian horren inguruko solasaldia egiteko. Pastoral postindustrial eta urbano honen erregenta dugun Beñat Achiary, Allande Boutin etaAgustin Errotabehere kazetariak izan ditugu pastoral honen ezaugarriei buruz solasean. Eurekin batera Beñat Guarrotxena eta Ibai Etxezarraga, Tximini kolektiboko kide eta pastorala […]
Pasa den asteburuan ospatu zutena Zaraitzuko herri txiki horretan. Bertan egon zen Xabi Lauzurika lankidea eta bailarako egoera, Gartxot eguneko ekitaldiak, eguraldia etab. izan ditu hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150120solasgartxoteguna.mp3 Deskargatu hemen
“Gerezien denbora” pastoral post-industriala pasa den ekainean estreinatu zuten Baionan. Otsailaren 7an, aldiz, Barakaldon izango da, eta gaur, pastoralaren errejenta den Beñat Achiary, lan honen inguruan solastuko da Bilboko Kafe Antzokian. Berarekin, mahai-inguru honetan Allande Boutin (FR3ko kazetaria), Agustin Errotabehere (pastoralaren jokalaria) eta Beñat Guarrotxena eta Ibai Etxezarraga ariko dira gure […]
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren gaurko kontuekin jarraitu du Mikel Urbeltzek. Bihar Badok. info, eta Lagun Artean Kantari izango dira, eta ostegunean Morau eta Beñardo. Kontzertu gehiago ostiralean (3), eta larunbatean El Drogas. Datorren astean zinea, hitzaldia, kantu-bazkaria, kontzertuak.. eta Aire Ahizpak. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150120solasmikelurbeltz.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150120solasasteixa.mp3 Deskargatu hemen
Bihar egingo dute Zornotzako Uxarte sagardotegian. Biharkoaz gain, Txanpi Zamalloa Bizkaiko Sagardogileen presidenteak aurtengo sagardoa nolako den eta gehiago kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150120solastxanpizamalloa.mp3 Deskargatu hemen
Sinbolikoa da oso Gernikako arbola ihartu izana. Sinbolikoa ez da, ordea, petrolioak egun duen prezioa: ondorioen artean, frackinga egiten duten enpresen errentagarritasuna kolokan jartzea agertu da. Gaurkoan, bi gai horiek jorratu ditu Josu Larrinagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150119solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Bihar izango da Bilbo Hiria Irratiak antolatuta. Estitxu Eizagirre Argiako zuzedndariak hitzaldiaren ildo nagusiak eman dizkigu: Taldearen demokratizazioa, Borrokaren poza, Komunitatea, eta Euskal kazetaritza. Xehetasun gehiago bihar 14´15etan Kafe Antzokian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150119solasestitxueizagirre.mp3 Deskargatu hemen
