Hasteko, Alvaro Hilariok Solomon Guggenheim Fundazioak pasa den astean Bilboko Guggenheimek sinatutako ituna berretsi duela esan digu. Gero, Arriagan laster izango diren 2 emanaldiren berri ekarri digu, eta bukatzeko, bihar-etzi Bilbon eta inguruan izango diren hainbat ekitaldi komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141211solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen

Euskal Herriko instituzio, gizarte erakunde eta baserritarrek osatutako delegazioa baserritar eta arrantzaleen egoera ezagutzera joan ziren Palestinara, pasa den azaroan. Informazioa bilduta, orain txosten bat ari dira egiten, baserritar eta arrantzale horien eskubideen inguruan, ELBko Ana Badosek azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasanabados.mp3 Deskargatu hemen

Maileguak kalkulatzeko indize bat da IRPH, Europak bertan behera uzteko eskatu duena. Gipuzkoan ere, batez ere Kutxabankek, hainbatetan aplikatu dute aipatu indizea: Iñaki Colinak kontatu digunez, gutxienez 15.000 lagun kaltetu dira. Gainera, azken asteotan 30 kasu irabazi diote Kutxabanki. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasinakicolina.mp3 Deskargatu hemen