Bihar egingo dute “euskara ikasten ari garetenon jaia”. Iluntzean elkartuko dira Ledesma kalean, giroa pixka bat alaituz. Gero afaria izango dute Kafe Antzokian, eta ordu txikiak heldu arte parranda, hiruhileko luzeari merezi duen amaiera emateko, Eider Cortezonek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141218solaseiderkorteson.mp3  Deskargatu hemen

Izandakoari errepasatxoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko Irakurraldi musikatua komentatu du. Gero, biharko kontzertuak, ostiraleko jaia, Ruper Ordorikaren larunbateko kontzertua, igandeko Olentzero.. Datorren astean, San Tomas jaia, Lagun artean kantari, kontzertuak, EH-Catalunya norgehiagoka… Informazio gehiago bilbohiria.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141217solasmikelurbeltz.mp3  Deskargatu hemen

Azaroari dagokiona eta azalean Josune Basterretxea Karmelo Ikastolako zuzendaria. Erreportajeetan Boga garagardoa, eta GoiEner kooperatiba jorratu dituzte. Lur Malleak “Harri eta herri” liburua, Paparrean komiki lehiaketa, eta ohiko atalak ere (Begoña ta euskerea, Inkesta..) komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141216solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen

… Pantxo Irigarai, Irulegiko Irratiko kazetariaren eskutik. Julen Mugika eta Ihintza Otzandabaratzen aurkako jazarpenarekin batera, Uztaritzeko Udalak euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeagatik bizi duen egoera aipatu dizkigu gaurkoan. Ipar E. Herriko albisteak Hegoaldekoon esku Bilbo Hiria Irratian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141216solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen