Bizkaibusek egin nahi zituen aldaketekin, besteak beste, Errekatxo autobusik gabe geratuko zen. Eta hiriko (Barakaldo) linea izanik, Foru Aldundiak Udalari linea bat jartzeko eskatu zion, eta honek ezetz. Azkenean, biek ala biek jarri dituzte autobusak ordutegi berberarekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasgotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen

Euskal Herriko ANCeko (Catalunyako Asanblada Nazionala) Robert Garcia elkarrizketatu dugu igandean egingo duten galdeketaz: egoera, giroa, erabakitzeko eskubidea, igandeko plana… Robertek hori eta gehiago kontatu digu (katalanez eginda). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasrobertgarciacatalunia.mp3  Deskargatu hemen

Aste honi dagokiona eta azalean Catalunyako galdeketa. Asteko gaia Behobia-Donostia lasterketa da, eta Pertsonaia Carles Belda musikaria. Termometroan Josu Erkoreka elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Aitor Montes familia medikuari egindako elkarrizketa komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Eta berriro betiko protagonistak (UPN, PSN, CEN enpresaraiak, CCOO eta UGT) eta betiko zalantzak gastatuko duten diruaren inguruan. Horrez gain, Mikl Bujandak CANen dietak, Nafarroako gobernua eta euskara, eta Agenda komentatu ditu. Ahaztu gabe gaur duela 26 urte Euskalerria Irratia hasi zela emititzen (Zorionak !!). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasmikelbujanda.mp3  Deskargatu hemen