Aste honetan hitzaldi bat eta Kafe Solasak izan ditugu, eta gaur, berriz, bi kontzertu: Four Fiends, eta Bon Scott Revival Show. Bihar Nikki Hill alde batetik, eta geroago Stereorocks izango da, goiko aretoan. Astea bukatzeko, larunbatean Albert Pla eta Diego Cortések bisitatuko gaituzte. Datorren astean Liburu aurkezpena, S. Martin eguna, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gure esku dago herri-ekimenak antolatuta. Ekainean giza-katearekin izandako arrakasta ta gero, beste urrats bat eman nahi dute erabakitzeko eskubidea gauzatze aldera. Anjel Oiarbidek Catalunyako igandeko herri-galdeketaz ere hitz egin du gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141106solasangeloiharbide.mp3 Deskargatu hemen
Alvaro Hilariok ekarri diguna. Hasteko “Bi hots” ikuskizuna komentatu du. Gero, hiru erakusketa izan ditu hizpide, baita bi kontzertu ere. Bukatzeko, egunotan Areatzan dabilen Liburu Azokako saltzaileen kexak plazaratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141106solasalvarihilario.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141106solasanelupis.mp3 Deskargatu hemen
… gaur Aitziber Ibaibarriagak ekarri dizkigunak. Hasteko, Artazaminako birkalifikazioa aztertu du: bere ustez, iruzurra egon da horretan. Gero, Plaza Biribilean egin nahi dituzten lanak, eta 7 Kaleetako Oinezkoentzako Plana komentatu ditu. Errekaldeko udaltegian emandako ikastaro “berezia”-rekin eta “Herri Programa”-rekin bukatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141106solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Eskura ditugu euskalgeo.net atarian, Gaindegiak egindako lanari esker. Horren bidez, lehenbizikoz, badugu gure herrian diren Industriaguneen ezagupen zehatza: xehetasunak, Imanol Esnaolak kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141105solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Horrela ematen du azken bolada honetan zenbat ekitaldi izan diren (edo izango diren) kontuan hartuta: Bilboko Barreak Jaialdia, Donostiako Komikigunea, edo Xabiroiren album berria esaterako. Horietaz gain, Jon Iñlaki Artetxek hilaren amaieran Getxon ospatuko den 13. Komiki Azoka azaldu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141105solasjoniartetxe.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetan bertan izan da, eta hainbat gizarte eragilek erantzukizunak eskatu dituzte. Bestalde, Condesa lantegian mobilizazioak iragarri dituzte. Bukatzeko, Anakoz Amenabarrek Bioaraba azoka ekologikoa, eta Artfutura jaialdia komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141105solasanakotz.mp3 Deskargatu hemen
…mintzatu zaigu Irulegiko Irratiko kazetari Pantxo Irigarai. Alde batetik, Ziburuko ikastolaren inguruko azkenak aipatu dizkigu; bestetik, “XiLaBa” bertsolari txapelketako sei puntuatuenak Baionako finalera so daudela; eta azkenik, Bainako apezpikuaren nondik norakoak Iraken barna. Gaur ere Ipar Euskal Herria hurbilago! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141104solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen
Jabi Zabala, sarean.com: “Onartzen dut asteotan nazioarteko albisteen artetik bereziki kezkatuta naukala Kobaneko egoerak, egunero errepasatzen ditut hedabideen nazioarteko sailak bertako azken ordua jakiteko. Konturatu naiz egun batzuetan azaletan nabarmenduta agertu bada ere, beste batzuetan murgildu eta bilatu behar izan dudala hango berri jakiteko. Daborduko 40 eguneko setioa da Kobanekoa, […]
