“Corralitoa” duela 10 urte gertatu zen Argentinan, eta horrek zer suposatu zuen aztertu du Alvaro Hilario kazetariak. Horrekin batera, Piketeroak, Herri Batzarrak edo Fabrika okupazioak ere komentatu ditu,gaurko egoerara heldu arte. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Lelo horrekin, Ekologistak Martxanek kanpaina bati ekin dio duela gutxi. Talde horretako Martin Mantxok azaldu digu zer gertatzen ari den olio horrekin Indonesian eta beste zenbait herrialdetan, zer dagoen atzean, agroerregaien eztabaida eta gehiago. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Ohi denez, hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko Sesisesi txapelketaren gorabeherak kontatu ditu, eta gero, Trinkator, aditz trinkoak sortzeko egitasmoa aipatu du. Bukatzeko, Arrasateko Palindromo lehiaketa izan du hizpide. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Aitziber Ibaibarriaga Bilduko Bilboko zinegotziak ekarri diguna. Gaurkoan, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna, Presoen aldeko azken ostirala, Jai egunetan dendak zabaltzea eta Urbaser enpresaren egoera ekarri dizkigu Aitziberrek. DESKARGTU HEMEN!!!!!
Jean Michel Appathie RTLko zuzendari ordeari egin diote elkarrizketa nagusia eta Asteko gaian “Bikotekiderik gabeko amak”. Horietaz gain Kanaldude tba, Kukubiltxo eta Itziar Idiazabali egindako elkarrizketa. Larrun gehigarrian “Neurriko kultura azpiegituren premia” jorratu dute Mikel Asurmendik kontatu digunez. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gaur 3 gai nagusi jorratu ditu Mikel Bujandak: hasteko aurrekontuak, Nafarroako Legebiltzarrekoak eta Iruñeako Udalekoak. Bestalde, Espainiako loteriak Nafarroan ere zer edozer utzi duela kontatu digu. Eta bukatzeko, Eguberrietako zenbait kontu. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN:
Lehen orduan Bill Friselek grabatutako John Lennonen hainbeste kanturen bertsioak entzun ditugu, eta Howlin Wolfek 50.eko hamarkadan egindako kanta batzuk. Bigarrenean, eta beti Pedro Elias Igartuaren eskutik, Berri Txarrak, Narciso Martinez eta Dave Alvinen hainbat kanta entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN!!!!!!!
…datorren urtarrilaren 7an euskal preso politikoen alde egingo den manifestazioa, Bilbon. Beñat Zarrabeitia “Egin dezagun bidea” herri-ekimenaren kideak horren inguruko hainbat xehetasun eman dizkigu, urtarrilaren 8tik aurrera lanean jarraitu behar dela gaineratuz. Honen inguruko informazio gehiago: w.kolosalaizangoda.info webgunean. DESKARGATU HEMEN!!
Bilboko Udalak Plan Orokorrean aldaketa garrantzitsu bat egin nahi du: hainbat autobusetarako lurrazpiko geltoki berria eraiki nahi du Juan de Garai kalean.Juan Mari Zulaika Iralako Auzo Elkarteko kideak horrek zer suposatzen duen azaldu digu, oso kezkatuta daudela gaineratuz. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Fakun Aznarezek hiru ekarri dizkigu gaurkoan: hasteko Argentinan Lege Antiterrorista berria onartzear daudela. Bestalde Uruguayn abortuaren inguruko legea ateratzen saiatuko direla. Eta bukatzeko, Argentinan berriz, Ekonomia Ministerioko goi-mailako kargu bat urkatuta agertu dela kontatu digu,Fakun Aznarezek. DESKARGATU HEMEN!!!!
