ENHEko  10 baserritar Kuban egon berri dira, agroekologiari buruzko nazioarteko mintegi batean; horietako bat izan da gurekin egon den Unai Aranguren. Esperientzia garrantzitsua bizi izan dute eta bertan ikusia eta ikasia kontatu digu Unaik; intentsibitate handiko hamabostaldia izan da eta errepikatzeko prest dago. DESKARGATU HEMEN!!!!

Ostiralero bezala bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak; igandean Ilunben jokatuko dan Gpuntua finalaren berri, Markinan Kontzesio egunean egin saioaren zenbait pasarte entzungai, Zumarraga-Urretxun egindalo jardunaren zenbait lagin, astebururako agenda eta Manuel Lasarteren urteguna denez, bertsolaria bera entzuteko aukera ere izango duzu entzule.  DESKARGATU HEMEN!!!!!

Datorren urtean , frankistek Gernika-Lumo, Durango, Otxandio eta beste hainbat herri  bonbardatu zituztela 75 urte beteko dira. Hori dela kausa, martxan dago Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko ekimena: Durangoko azokan egin zuen aurkezpena eta hilaren 17an bilera berezia egingo dute Gernikako Kultur Etxean, Sabin Ibazeta ekimen horren ordezkariak kontatu digunez. […]