Urte berezia da 2012koa Askapena elkartearentzat, 25 urte beteko dituelako Brigadekin hasi zenetik. Egun, helburu berberak dituela ( joan-etorriko elkartasunean oinarrituta), hainbat Brigada prestatu ditu datorren udarako, Julen Zulaikak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago askapena.org webgunean. DESKARGATU HEMEN

Iñaki Barzena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko taldekidea izan du gurekin; Krisi ekonomikoaren nondik norakoak aipatu dizkigu eta hainbeste aipatu eta indarrean jartzen ari diren murrizketen irakurketa egin; krisiarekin “negozioak” egiten dituztenak ere aipatu dizkigu; halaber, soluzioak bilatzekotan nondik jo beharko genukeen mahaigaineratu du. DESKARGATU HEMEN