Bidai txiki bat egin du gaurko atal horretan Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzaileak. Hasteko, atzo Tafallan izandako Nafarroa Oinez komentatu du. Gero, larunbatean Larrabetzun ospatu zuten Elkartasun eguna izan du mintzagai. Eta bukatzeko, datorren larunbatean Azoka izango dela kontatu digu Patxik, Herriko produktuekin: bertan sagarrari egingo diote omenaldia  eta […]

Iñaki Barzena EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Joan den astean Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean antolatu jardunaldiei buruzko informazioa aipatu digu. “Euskal mugimentu sozialak eta soberanismoaren gurutzebidea” titulupean hiru egunez aritu dira zenbait hizlari: eredu sozialak, ikasle edota mugimendu feminista, independentismoa eta internazionalismoa. Hor duzu entzule, laburpentxo bat.  DESKARGATU HEMEN !!!!!!

Zero Pobrezia kanpaina hasi berri da Hego Euskal Herrian, hainbat gizarte eragilek antolatuta. Munduko egoera ikusita, talde horiek alternatibak eta ohiturak berriak proposatzen dituzte gizarte justuago bat lortzeko, Urtzi Ugalde EGKko Bizkaiko koordinatzaileak kontatu digunez. Astelehenetik aurrera, hainbat ekimen egingo dituzte Bilbon.  DESARGATU HEMEN !!!!

Gaurkoan lau gai jorratu ditu Mikel Bujanda Iruñeako Euskalerria Irratiko zuzendariak. Hasteko, azken egunotan nafartar asko asaldatuta duen gaia: agintarien ordainketa opakoena. Nafarroako hainbat arlotan (Udaletxeetan, zerbitzuetan…) ezarri dituzten murrizketak ere aipatu du Mikelek. Kultura arloan beste bi aipamen: alde batetik gaur Iruñean Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza izango direla […]

Ostiralero bezala Bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak. “Gpuntua”, final zortzirenak bukatuta, laurdenetan hasteko prest dago: joan den larunbatean Lasarten egin saioaren zenbait pasarte entzuteko aukera izango duzu entzule. Halaber,” Hitzetik Hortzerako”ri buruzko informazioa edota agenda ere eskuragarri dituzu. DESKARGATU HEMEN !!!!!

Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; egun E. Herriak bizi duen egoera politiko orokorraz mintzatu zaigu, beti bezain fresko eta era berean sakontasunez. Kontuan izatekoak izaten dira Xabierrek esaten dituenak, beraz entzule, murgildu zaitez elkarrizketa arin eta dinamikoan. Ez zaizu damutuko!  DESKARGATU HEMEN !!!!!

Hamabostean behin, Topaguneko Joxe Rojasek arlo horretan agertzen diren berriak kontatzen dizkigu. Gaur, hasteko, datorren larunbateko manifestazioak aipatu ditu, munduko hainbat tokitan (Bilbon ere) suminduek konbokatu dituztenak. Gero, Antxeta Irratiak martxan jarritako Uhinbak egitasmoaz hitz egin du eta bukatzeko beste aplikazio bat: ele2tor izenekoa.  DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!