Ostiralero bezala Bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak. “Gpuntua”, final zortzirenak bukatuta, laurdenetan hasteko prest dago: joan den larunbatean Lasarten egin saioaren zenbait pasarte entzuteko aukera izango duzu entzule. Halaber,” Hitzetik Hortzerako”ri buruzko informazioa edota agenda ere eskuragarri dituzu. DESKARGATU HEMEN !!!!!

Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; egun E. Herriak bizi duen egoera politiko orokorraz mintzatu zaigu, beti bezain fresko eta era berean sakontasunez. Kontuan izatekoak izaten dira Xabierrek esaten dituenak, beraz entzule, murgildu zaitez elkarrizketa arin eta dinamikoan. Ez zaizu damutuko!  DESKARGATU HEMEN !!!!!

Hamabostean behin, Topaguneko Joxe Rojasek arlo horretan agertzen diren berriak kontatzen dizkigu. Gaur, hasteko, datorren larunbateko manifestazioak aipatu ditu, munduko hainbat tokitan (Bilbon ere) suminduek konbokatu dituztenak. Gero, Antxeta Irratiak martxan jarritako Uhinbak egitasmoaz hitz egin du eta bukatzeko beste aplikazio bat: ele2tor izenekoa.  DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Irailari dagokiona eta azalean EAJko zinegotzi Nekane Alonso: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportaje batean Sumendi elkartea izan dute aztergai; Hurre Hurretik atalean, aldiz, Francisco Garcia Batan, amiantoak kutsatuta. Otxarkoagako 50. urteurrena, “Bidaiarien Txokoa ” Jardunaldiak, Berbalaguna egitasmoa eta klasikoak ere (Inkesta esaterako) jorratu ditu Lur Mallea Berton aldizkariko zuzendariak. […]

Aurten bai, aurten jaiak izango dituzte Barakaldoko Bagatza auzoan, ostegunetik igandera arte. Gogoratu azken urteetan mila oztopo gainditu behar izan zituztela jaiak egiteko; iaz, PSEren Udalak udaltzaingoa bidali zuen jaiak bertan behera geratzeko. Aurten zenbait gauza aldatu dira eta jaiak jai giroan burutzea espero da, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko […]