Sail luzea egiten ari gara azken aspaldi honetan Xamarrekin bere azken liburuaren -Euskara Jendea- kapituluak banan-banan jorratzen eta komentatzen gure entzuleentzat. Oraingo honetan, Bilbon zegoela probetxaturik, Euskal Herrira bisitan etorri eta gutaz eta gure kulturaz zerbait idatzia utzi duten bidazti atzerritarren berri emateko eskatu diogu Xamarri, eta berak, jakituria handiz, […]

Ostegun honetatik aurrera Plaza Barriko Euskaltzaindian izango da martxan Bilboki: formato txikiko antzeslanak eta euskaraz, Kafe Bilbaok eta Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta. Gaurkoan, Gilkitxaro taldearen “8 begi” antzeslana izango dugu ikusgai, konpainia horren Galder Perezek azaldu digunez: berrogei ta hamar minutuko lana non absurdotik abiatuta kutsu komikoa eta kabareta uztartzen […]

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak sektore publikoan deitu duena. Zapateroren azken neurriek, murrizketa asko eta arlo desberdinetan ekartzeaz gain, sektore publikoko desmantelamentua eta pribatizazioa egiteko bidea irekitzen dute Izaskun Garikano ELA sindikatuko Zerbitzu Publikoetako arduradunaren ustez. Krisia gainditzeko zerbitzu publikoak sendotu eta garatu behar dituztela eta horrekin batera fiskaltasuna behar […]

Hautsak harrotu dituztenak, eta defizitari aurre egiteko Espainiako gobernuaren ustez. Luis Guridik, aldiz, Espainiako gobernuak neurri gogorrak hartu dituela pentsatzen du baina errezenak, fiskalitatea  ukitu gabe, esaterako. Are gehiago, etorkizunean neurri gehiago iragarri ditzakete eta laster, seguru aski, Lan erreforma. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Ekimen guztiz interesgarria jarri du abian EHNE sindikatuak. Hitz laburrez esanda, ekimena honetan datza: EHNE sindikatuak harremanetan jartzen ditu zenbait baserritar baserria bertatik bertara ezagutu nahi luketen kaletarrekin. Programak askatasun handia ematen dio jendeari, ekainetik eta abuztuaren amaierara bitartean egonaldiak baserritarraren eta kaletarraren gogara antolatzeko aukera ematen baitie. Naturaren inguruko […]

Aste honi dagokiona eta azalean, besteak beste, “80 egunean” filma, datorren astean estreinatuko dutena. Asteko pertsonaia Itxaro Borda da, eta Asteko gaia, aldiz, Euskal Herriko monetak. Horietaz gain, Argentinako haur desagertuak, Amiantoren arazoa eta katalaneraren egoera. Eta gehiago, askoz gehiago dago aste honetako Argian, Mikel Asurmendi kazetariak kontatu duenez. Elkarrizketa […]

Mikel Urbeltz Bilboko Kafe Antzokiko ekitaldien programatzailea izan dugu gure artean.  Maiatzak Kafe Antzokira ekarriko dizkigun kultur emanaldien berri eman digu bertan. Aukera zabala, gustu eta adin guztietarako: X. Haur Antzerki topaketak,  Ilegales,  Mayer Hawthorne, Urbeltzen Dantza Ganbara, Doctor Deseo,… eta askoz gehiago.   Informazio guztia www.kafeantzokia.com helbidean topatuko duzue.  […]