Asteburu honetan, hilaren 2, 3 eta 4an Heletan egingo dutena, 15.ez. Berezia da festibal hau, herriatik abiatuta eta herriarentzat, ehunka laguntzaile (bolondres) dituena. Aurten Alpha Blondy, Rinocerose, Rachid Taha, Gojira… edo Sorkun, Berri Txarrak, Mister Xaguak.. eta Ander Lipus, Pirritx eta konpainia, bertso-trama, zinema, zikiroa eta gehiago izango da . […]

Iragarrita geneukanez, Ekainaren 29rako deituta zegoen Greba Orokorrarekin bat egin du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa programazio berezia eskaini dugu, grebaren inguruan hain zuzen. Eta horretarako sei elkarrizketa egin ditugu: ELAko Patxi Agirrezabala, ESKko Igor Mera, LABeko Gorka Beratsategi, CCOOko Jexux Uzkudun, Irratia.comeko Patxi Gaztelumendi eta greba.euskalherrian.infoko Gorka Julio […]

ENHEko kide Olate Arraterekin egon gara; duela zenbait urte “Busturialdean lan eta bizi” taldea eratu zuten eta horren berri ekarri digu. Eskualdea sozioekonomikoki garatzeko  era orekatuan hainbat eragile biltzen dira eta beraien lanaren berri plazaratuko dute datorren igandean, hilak 4, Axpe- Busturian egingo duten jai egunean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klkatu […]

Lelo horrekin hasiko dira datorren astelehenean, hilaren 28an, aurtengo UEUko Udako ikastaroak. 38. edizio honetan beste hainbeste ikastaro izango dira Eibarren, Baionan eta Iruñean (bertan bukatuko dira, uztailaren 23an). Helburuak, berrikuntzak, diru laguntzak eta gehiago kontatu dizkigu Maider Gogorza UEUko komunikazio arduradunak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE eta HIRU), beste sindikatuekin batera (CCOO, USO, CGT…) datorren asterterako, hilaren 29rako, deituta duten grebarekin bat egiten du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa, eguneroko porgramazioa aldatu egingo dugu: FM 96.0n eta bilbohiria.comen Albistegia, Grebaren inguruko informazioa (albisteak, komentarioak, elkarrizketak..) […]

Horrela jarri dugu izenburua, gure gaurko solaskide Imanol Alvarez-i “Gay, lesbiana eta transesualen harrotasun eguna” baino gehiago gustatzen zaiolako. Imanolek honako haek gogorarazi dizkigu: alde batetik, ekainaren 17an hasi eta gaur arte Basaurin egin den “beste sexualitateak zinema astea”; bigarrenik,Itziar Ziga eta Bea Espejok eman “Desobedienzia Sexual. Sexofobiari Stop” lelopean […]

ENHE sindikatuko Olate Arrate izan dugu gurekin. Joan den ostegun – ostiralean Azpeitian egin jardunaldien harira mintzatu zaigu: bertan EAEko adituak ezezik, beste zenbait autonomia erkidekoak ere izan ziren, eskoletako jantokien kudeaketari buruz. Gure inguruan eta jaurlaritzaren inposaketa dela medio, caterinak dira kudeatzaile nagusiak,alde batera utziz hurbileko produktuen erabilpena, horrek […]