Hamaseigarrenez eta datorren igandera arte, martxan dugu Zine Fantastikoaren Jaialdia. Bilboko Capitol aretoetan, FNACen eta S. Frantsizkoko udaltegian ematen ari dira filmak, bai Lehiaketari dagozkionak baita laburmetraiak ere. Aurten Alfred Hitchcock omenduko dute eta Jaialdiarekin batera Nontzefilm, Fantrobia, Fantfood edo musika izango dira egunotan, Justo Ezenarro FANTeko arduradunak kontatu digunez. […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Apirilari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Diego Perez aktoreari egin diote. Bi erreportaje ere egin dituzte, Txakolin eta Tai Chiari buruzkoak. Horietaz gain, Lur Malleak Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak esan digunez, Juanra Madariagaren bloga, ohiko Inkesta, Show gela ekimena, Udaberriko Bertso-saioak eta gehiago 32 orrialdeetan. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gutxi dira munduan eta batez ere gobernu baten zorrak baloratzen dituzte gero kalifikazioa emateko. Standars & Poors, Moody´s edo JP Morgan dira horietariko batzuk eta sona handia izan du Greziari buruz emandako kalifikazioak eta horren ondorioak, Luis Guridik azaldu duenez. Duela gutxi azterketa batzuk atera dituzte Alemania, Espainiar estatua edo […]
Maiatzari dagokiona eta azalean Enkarterriko Dorretxeak: Nora aldizkariak horietariko hamaika bisitatzeko aukera ematen digu. “Euskara bidaide” atalean Galipentzu eta maisua edo noiz eta zergatik galdu zuten euskara Nafarroako herri horretan. Zenbaki ta lurren, aldiz, Gipuzkoako sei ur-jauzi ditugu eta historiari dagokion lekuan “Nekazaritzaren hastapenak”. Bitakora Kaiera, ohiko argazki polita eta […]
Iosu larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin.BP multinazionalak Mexikoko Golkoan sortaraziko hondamendia eta beraren ondorio ekologiko, ekonomiko eta gainontzekoak izan ditu hizpide, munduak bizi duen krisi ekonomiko eta demokratikoaren eskenatokian. Bestelako alternatiben sasoian ere murgildu gaitu Iosuk. Solasaldi hau deskaragatzeko klikatu HEMEN.
Apirilari dagokiona eta azalean Ziortza Ameztoi, LAB sindikatuko Bilboko Zerbitzuen arduraduan: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Elikagaien Iraultzari buruzko erreportajea ere egin dute, bertoko nekazaritzan oinarritutako Kontsumo taldeen igoera nabarmenduz. Reyna de la Paz zahar etxea, Rakel Durruti, “Antartikako lorea” antzeslana eta Laburbira Deustun ere komentatu ditu Lur Mallea Prest […]
Aipatu gai horiek berriro agertu dira eta ez soilik gure irratsaioan, kalean baizik: gazteak eta ez hain gazteak kezkatuta dabiltza horiekin, eta gainera kasu askotan gizonak dira, Igor Erauzkin sexologoak kontatu digunez. Hiru gai horiek birdefinitzeaz gain, Igorrek kezka edo galdera horien atzean zer dagoen aztertu du. Azken finean, dena […]
G. Aresti euskaltegiko kide den Isabel Isazelaia izan da gurekin. Gaurdanik eta udan barna Euskaltegiak dituen xedeak eta proposamenak azaldu dizkigu: Bilbo zein Bakaikuan izango diren barnetegi bereziak, ikastaro trinkoak, Kultur Hitzorduak, Sagardotegietara itzuliak, Udaberriko Jaiak etab. Guztiak ala guztiak, euskararen mundua barne- barnetik bizitzeko eta gozatzeko aukera ederrak. Solasaldi […]
Hasteko, gaur Lan Osasunaren Nazioarteko eguna ospatzen dela gogoratu digu Sonia Gonzalez LAB sindikatuko komunikazio arduradunak. Maiatzaren lehenarekin jarraituz, zer ospatu behar da egun horretan, egun langileek dituzten 2-3 arazo nagusiak eta Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala ez dela elkarrekin kalera aterako galderei erantzun die Soniak. Bukatzeko, LABek 20 bat […]
Azken bolada honetan mugituta dabil komiki mundua gure herrian eta inguruan. Nafarroan, esaterako, I. Komiki Saloia egin berri dute; Andaluziako Granadan, aldiz, 15.a. Egunotan martxan dugu Animabasauri, eta honetaz ere mintzo da Ion Iñaki Artetexe kolaboratzailea. Bukatzeko, datorren astean hitzordu garrantzitsua izango da Bartzelonan, 28. Komiki Saloia dela kausa. Solasaldi […]
