EHNE sindikatuko kide den Iñaki Urkijo baserritarrarekin berba egin dugu gaurkoan iragan asteburuan izandako Nekasarea izeneko jardunaldien gainean. Kontsumo sare honen bitartez, baserritarrek ekoitzitakoa zuzenean heltzen da kontsumitzailearen eskuetara. Jardunaldiotan orain arte egindakoaren balantzea egin zuten baserritarrek eta kontsumitzaileek. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Larunbatean Altsasun burutuko dutena, Askapenak antolatuta. Aurten hiru ardatz izan ditu kanpainak: Palestinarekiko elkartasuna, Israeli boikota eta Elkartasunez manifestua. Azken asteetan ekitaldi franko egin dituzte elkartasun hori adierazteko: kontzertuak, bertsoak, mahi inguruak, hezkuntza mailakoak…Larunbaterako “egun txikiko egitarau mardula eta anitza” prestatu dute Oier Imaz Askapenako kidearen hitzetan. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]

Gaurkoan Juan Mari Zulaika Iralabarriko Auzo Elkarteko kidea izan dugu, auzo horrek dituen zenbait arazoren aragazkia ateratzeko asmotan. Juan Marik Bilboko sarrerako Dorretxearena, Trenbidearen lurperatzearena, Pabiloiena, Eskurtzeko Eskolena eta beste batzuk aztertu ditu, Iralan Udalak abandonaturik sentitzen direla gaineratuz. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Urriari dagokiona eta azalean Alain M. Urrutia,  “Ihes ederra” nobela grafikoa argitaratu berri duena: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, “Burdinezko gerrikoan zehar” duela gutxi egindako ekitaldia, Begoña izeneko kortsarioak, Bertsolari Txapelketa Nagusia Mahatserrin, Inkesta (Abasolo txakolindegiaren inguruan) eta Joseba Barrenetxearen argazkien irudia, Lur Malleak, Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak, […]

Azaroari dagokiona eta azalean “Trebuñuko gida” dakarrena. Horrekin batera “Biarnoko euskaldunak”, “5 Haize errota”, Navas de Tolosa bataila, Bitakora Kahiera, ohiko argazki eder bat edo erraz egiteko hiru txango, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak kontatu digunez. Abenduan, aldiz, trenbideak izango dira protagonistak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Osasuna irratizale hori! Gernikako urriko azken astelehenaren harira Euskal baserriak bizi duen egoera irratiratu digu Iosu Larrinaga soziologoak. Gure baserritarren kezka eta arrangurak, egungo arazorik larrienak, gazteen etorkizuna baserrian, soluziobideak… Guzti hori Gernikako azokatik datozkigun usai eta zaporeen artetik! Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.