Hilaren 7tik 18a bitartean burutuko dutena. Gai nagusia klimaren aldaketa nola balaztatu izango da eta jakina, horri lotuta CO2ko isurketak nola murriztu. Goi bileran munduko mandatari asko izango dira eta ikusi beharko potentziek (AEBak, Europako Batasuna, Japonia…) zein herrialde emergenteek (Txina, India..) zer jarrera hartzen duten. Horretarako, ezinbestekoa da gizarte […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Asteartero egin ohi dugunari jarraituz, gaurko solsaldian EHNE sindikatuko kide den Iratxe Arriolarekin hitz egin dugu. Gaia “Euskal Hiria” izeneko kongresua izan da, zeinaren bitartez gure agintariek hiriaren aldeko apostu irmoa egiten duten, herrien eta baserritarren kalterako, oso gizarte eredu erasokorra eta jasangaitza proposatuz. Iratxe Arriola oso kritiko azaldu da […]
Duela gutxi Espainiar estatuko Legebiltzarrak onartu duena. Patxi de la Fuente SOS Arrazakeria taldeko partaidearen ustez, erreforma hori aztertzerakoan hiru gai azpimarratu behar dira: eskubideen urraketa eta murrizketa, etorkinen “kategoria” berriak eta zigorren areagotzea. Patxiren ustez aipatu erreforma ez da batere progresista, kontrakoa saldu nahi badute ere. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]
Azaroari dagokiona eta bertan ohiko atalak: Gurera etorriak, Inkesta edo Monografikoa (Bel cantoari dedikatua). Horietaz gain, elkarrizketa pare bat nabarmendu du Lur Malleak, Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak: Egoitz Askasibarri eta Pedro Zuberogoitiari egindakoak. Cobaya antzerki taldearen 40 urte edo Karrantzako esne makinak ere komentatu ditu Lurrek. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]
Hilaren 26 eta 27 Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko dutena, Jabier Gil Medicus Mundi erakundeko bozeramaileak azaldu digunez. Malariak, gutxienez miloi bat lagun hiltzen ditu urtero munduan, eta oraindik ez dago txertorik. Jabierren ustez malaria pobreziari lotuta dago. Biltzarrean hainbat lagunek hartuko dute parte, besteak beste, Kolonbiako Manuel Elkin Patarroyo doktoreak. […]
Hilaren 25ean mundu osoan ospatzen dena. Gainera, ezagututako azken zenbakiek arazo sozial horren dimentsioa hobeto ulertzen lagundu dute: aurten dagoeneko 5 emakume hil dituzte Euskal Herrian; EAEn, 3.000 emakume baino gehiagok salatu dituzte tratu txarrak; iaz, tratu txarrak eman zituzten 1.142 gizonezko atxilotu zituzten… Egoera ikusita, Marije Etxebarriak (Bizkaiko Emakumeen […]
Deloitte enpresak egindako ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herrian familien batez besteko gastua 902 eurokoa izango da Gabonetan. Zenbaki handia da, Europako herrialdeekin edo Espainiarekin alderatuta, baina iaz baino %18 txikiagoa. Gastu handienak oparietan eta elikaduran izango dira, eta kontsumo arduratsua bultzatzeko aholku batzuk eman dizkigu Jose Luis Segurak, EKAko […]
Gaurkoa, duela lau mendeko maputxen historiarekin hasi da Alvaro Hilario kazetaria: orduan abiatu ziren zenbait sarraski eta horri lotuta lurren desjabetzeak. Argentinak eta Txilek independentzia lortu ondoren, gauzak ez ziren asko aldatu, ezta azken urteetan ere, pasa den mendeko Salvador Allenderen gobernuarekin izan ezik. Egun, errepresioa eta protestaren kriminalizazioa dira […]
Iosu Larrinaga EHU-ko irakasleak, Alakranaren bahiketaren inguruko zenbait aburu ekarri dizkigu gaurkoan; arrantzontzien egoera eta lana Indiko itsasoan, inguruko herrialdeen egoera, eta Alakranaren kasoan, espainiarrek oro har jokatutako papera bahiketak iraun duen bitartean. Solasaldi hau deskargatzko klikatu HEMEN.
Astelehenean, hilaren 23 hasiko da Zinebi, Bilboko Laburmetrai eta Dokumentalen 51. nazioarteko zinemaldia, hilaren 28an bukatzeko. Aurten 84 film izango dira lehiaketan eta Arriaga izango da egoitza nagusia, Ines Intxausti Zinebiren idazkari nagusiak kontatu duenez. Ohorezko Mikeldi Saria, aldiz, Jeanne Moreau aktore frantziarrari emango diote. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
