Gernikako Ieup ! Gazte asanbladak antolatuta eta egunotan indarrean duguna. Helburua da partehartzaile gazteei ikasteko, eztabaidatzeko, ingurua ezagutzeko eta eraldatzeko aukera ematea da. Horretarako, dokumentalak, hitzaldiak, liburu-aurkezpena eta mahai-inguru bat antolatu dituzte, Oier Ieup! Gernikako Gazte asanbladako kideak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Datorren igandean, hilaren 25ean, burutuko duten txangoa. Bilboko eta Txoriherriko zazpi euskara elkartek antolatuta eguna ondo pasatzeaz gain oroimen historikoa ere landu nahi dute, Galder Unzalu Deustualdeko Berbaizu euskara elkarteko kideak azaldu duenez. Horrez gain, Galderrek euskara elkarteen lana eta amankomuneko lana izan ditu hizpide. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Jakina da gazteek eta ez hain gazteek asko erabiltzen dituztela teknologia berriak, aisialdirako eta sexu aholkuak lortzeko ere. Hasieran posta elektronikoa zen erabiliena, egun Messenger, Facebook edo Twentyk haren lekua hartu dutela. Igor Erauzkin sexologoak helbide bat eman du, irrati honetako entzuleek galderak, kezkak etab, plazaratzeko: hurrengo irratsaioan Igorrek heldutakoak […]

Euskal Herriko “Erromaniko erotikoa” landu du urriari dagokion Nora aldizkariak. Horrekin batera, eta ohiko ataletan, “Bost deiadar mendiak”, XVI. mendeko Urtubiko andere espioia, “Gipuzkoako pintxoak” edo hiru txango egiteko azalpenak, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak komentatu duenez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Irailari dagokiona eta bertan ohiko atalez gain (Monografikoa, Gurera etorriak, Inkesta, Behin batean…) Joseba Solozabal Aste Nagusiko pregoilariari egindako elkarrizketa azpimarratu du Lur Mallea Prest hilabetekariko zuzendariak. Bestetik, Deustualdeko arraunlariak, antenak,  Loan taldea edo Aritz Benigno idazle gaztea ere kontuan hartu ditu Lurrek. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN:

Ostegun honetan hasi da ofizialki Jet Lag Bio 09, gazteei zuzendutako hainbat ekitaldiz beteriko jaialdia. Graffitiak, kontzertuak, argazki lehiaketa eta gehiago izango dira egun hauetan Bilboko zenbait lekutan, Pedro Ormazabal Jet Lag Bio 09ko Programazio arduradunak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Krisian hasi ginen ikasturtea eta krisian jarraitzen dugu: Luis Guridiren ustez, krisia aztertzerakoan lau atal desberdindu behar dira: aldaketak, eraginak, proposamenak eta ondoriok. Luisen ustez, orain arte ez dute ondo aztertu krisia, beraz ez da erraza  izango konponbideak ondo bideratzea. Gurera etorriak, krisian jarraitzen dugu eta zaila da esatea urte […]