Aurten ere zenbait Brigada prestatuko ditu Askapenak, horiek baitira internazionalismoan murgiltzeko aukera ezinhobea Askapenako Ruben Sanchezen ustez. Brigaden norakoak talde horrek urtean zehar jorratzen dituen ildoen araberakoak dira: Palestina, Europako estaturik gebeko nazioak, Prozesu bolivariarra eta Ameriketako jatorrizko herriak. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 20ra arte eta honen  inguruko […]

“Ez gaude konforme” lelopean, kanpaina hasi berri du Stee-Eilas sindikatuak EAEko ikastetxe publikoetan, sindikatu horren bozeramaile Arantza Fdez. Garaialdek kontatu digunez. Hasteko bi erronka nagusiri erantzun nahi dio kanpainak: beharrezkoak diren baliabideak ezartzeari eta plantilaren gaztetzeari. Gainera, hainbat arazo dira duela bi urte Jaurlaritzak gutxiangoan dagoen CCOOrekin sinatutako akordioan: interinoena […]

Egunotan Genevako Nazio Batuen Erakundeko Giza-eskubideen Kontseilua martxan dabil eta atzo bertan Martin Scheinin errelatoreak bere txostena aurkeztu zuen. Antiterrorismoaren izenean, Scheininek kontatzen duen bezala, giza-eskubideak urratzen dira Europako hainbat herrialdetan, espainiar estatuan besteak beste. Xabier Aierdik aztertu du gaia, plano teorikoan eta praktikoan: honetan, azken bolada honetako hiru kasu […]

Gaurkoan, Ismael Manterolak Bilbon hil hauetan ditugun bi erakusketa izan ditu mintzagai. Hasteko, Guggenheim museoan dagoen Murakamirena aipatu du: margoak, diseiñua, panpinak, marrazki bizidunak, merchandissing… oso japoniarrak, kolore plano eta biziekin. Gogoratu behar dugu aipatu museoak ez duela doako sarrera inoiz aplikatzen. Bestetik, Ismaelek Arte Eder museoan dagoen “Nobezentismoa eta […]

Eneko Egibarrekin mintzatu gara gaurko solasaldian. Erralde abere hiltegiko kudeatzailea dugu bera, eta joan den astean, Athleticen partida zela eta, San Mames futbol zelaiaren inguruan burutu zuten ekimenaren berri eman digu. Izan ere, 100 bildots erre baitzituzten bertan, futbolzaleek ordubetean irentsi zituztenak. Horren arian, tokian tokiko produktuak sustatzeko dagoen beharraz […]

Pasa den astean Europako Banku Zentralak interes tasa %1´5ean utzi zuen: horrek ekonomian izan ditzakeen eraginak aztertu ditu Luis Guridik. Eta horrekin batera, beste zenbait neurri: dirua inprimatu nahi dutela, esaterako. Guridiren ustez azken bolada honetan hartutako neurriek ez dute eragin handirik izan ekonomian, krisiaren azterketa ondo eginda ez dagoelako. […]

Egunotan New Yorken Aldaketa klimatikoa zalantzan jartzen duten hainbat adituren bilera izan du mintzagai Josu Larrinagak. Eztabaida teorikoak alde batera utzita, Josuk horien atzean dauden ideologia eta interesak azpimarratu ditu; bestetik, deigarria izan da azken momentuan Jose María Aznarrek New Yorkera ez joateko hartutako erabakia. Solasaldiaren bigaren zatian, Bilboko Bolintxun […]

Otsailari dagokion honetan elkarrizketa luzea egin diote Marijo Sola Bizkaiko Emakumeen Asanbladako kideari. Horretaz gain, “Begoña eta euskerea” atalean Begoñako zigilu-armarri ezkutua aipatzen dute. Ohiko Inkesta eta beste gai batzuk landu dituzte: Otxarkoagako Bizitegi elkartea, Santutxu futbol taldeko 90. urteurrena edo Luis Briñas eskolako 75.a, besteak beste, Lur Mallea Berton […]

Aste honetako Soinugelan Xabier Elias “Mongo” bilbotar jazzmana izan dugu. Bere izenpean argitara eman duen diskoa, bere lehenbiziko diskoa, entzuten jardun dugu ordubete luzean, eta aukera aparta izan dugu bere musika alaia ezagutzeko, bera bezain alaia den musika, hain zuzen ere. Jazz giroko musika egiten du Mongok, baina, era berean […]