Hegoafrikako Lurmutur hirian uzti genuen Mikel Arredondo duela bi hilabete, eta egunotan Mauritaniako basamortuan dabil, Saharan. Hasteko, Mikelek holako bidai luzeetan (pasa den irailean hasi zen) batzuetan plana aldatu eta erabakiak hartu behar direla esan digu: kasu honetan hegazkina hartu eta Hegoafrikatik Burkina-Fassora joan da. Bertan, jendea, etniak, azokak, koloreak, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Langabeziaren datuekin hasi du Luis Guridik, etengabe gora egiten ari den horrekin; gainera, ez dago batere garbi zer nolako neurriak hartu behar diren goranzko joera hori gelditzeko. Bestetik, EAEko Leiaren Auzitegiak Eroski, Mercadona eta Carrefourren praktika komertzialak auzitan jarri du eta euren jarduera gehiago kontrolatzeko urratsak aurreratu ditu. Bukatzeko, Xabier […]
Hiru gai horiek jorratu ditu Iñaki Barcenak gaurko Solasaldian. Hasteko, pasa den astean Garoñako zentral nuklearrean beste “istripu txiki bat” gertatu zela komentatu du, hirugarrena apirilean. Ekainean erabaki behar dute Madrilen 40 urte dituen zentrala itxi edo ez. Gero, pasa den astean Eusko Jaurlaritzak ateratako Transgenikoen inguruko legea izan du […]
Krisietan gabiltza, finantza arloan, ekonomian eta ekologia mailan, eta azken honen adibide argigarriena Klima Aldaketa da. Aste honetan, Lurraren Nazioarteko egunaren harian, Bizkaiko 14 talde ekologistek bat egin dute eta manifestua atera dute. Bertan, Xabier Abian Ekologistak Martxan taldeko kideak komentatu duenez, Aldaketa klimatikoaren arriskuez ohartarazi dute: momentua da zer […]
Maiatzean izango da Sta. Fe probintzian, Argentinako diktadura garaiko zenbait militar, polizia eta epaile baten aurkako epaiketa. Garrantzitsua izango da, Alvaro Hilario kazetariak azaldu duenez, Etxekolatza genozidari duela bi urte ezaritako zigorra eta gero. Militarrek, eta enparauek, fronte batzuk ireki dituzte Diktadura garaiko krimenak zigorrik gabe gera daitezen: mehatxatu egin […]
Datorren igandean, hilaren 26an, 72 beteko dira Francoaren aliatuek Gernika bonbardatu zutenetik. Alberto Gabika Gernika Batzordeko kidearentzat urtero gogoratu behar da gertaera, gazteek ezagutzeko eta era positiboan aurrera egiteko. Aurten “Bonbardaketatik bonbardaketara, Gernikatik Gazara” lelopean hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetan burutzeko, non palestinar ordezkari batzuek parte hartuko duten. Bukatzeko, […]
Zenbat Garak bultzatzen duen Kurkuluxetan elkarteko azken urteetako programazioa urrian hasi ohi da maiatzean bukatzeko. Igandeko saioak, Arte Eszenikoen Eskola eta beste batzuk alde batera utzita, Koldo Zelestino Kurkuluxetan elkarteko arduradunak hilaren 22an hasita eta maiatza bukatu arte izango diren Topaketak izan ditu mintzagai. Hasteko VIII. Haur Musika Topaketak ditugu […]
Datorren igandean, hilaren 26an, Erandioko Kukularra auzoan ospatuko dutena, 16.ez. Marian de la Fuente Berbots Taldeko kideak Erandion dagoen euskararen egoerarekin hasi da, gero Kanpomartxo berreskuratutako ohitura eta helburuak azaltzeko. Igande eguerdiko 12etan hasiko dira Dantzak, bertsolariak, herri-bazkaria, Betiko kantuak eta erromeriak betetzen duten egitaraua. Erandiora joatea Bilboaldeko hainbat lekutatik […]
Pasa den astean Trinidad eta Tobagon Ameriketako 34 estatuburuk burutu zutena. Hori hasi baino lehen bi bilera garrantzitsu izan ziren: Venezuelako Cumanán ALBAkoek eginda eta Obamak Mexikoko presidentearekin izandakoa. Goi-bileratik ezin da gauza handirik atera Xabier Aierdiren ustez, keinuak eta pixka bat gehiago baina berak uste du egoera aldatu dela […]
Ekologistak Martxan taldeak Ekoeskola antolatu du berriro eta aurten Energia aztertu nahi dute ikuspuntu desberdinetatik, gai honetan lan egin nahi duten ekintzaileak biltzea helburu duela. Edu Renovales talde horren kideak azaldu duenez, metodologia parte-hartzaile eta aktiboa erabili nahi dute bihar hilaren 22an Bilboko Ekoetxean hasiko den Ekoeskolan. Biharko Aurkezpenaren ondoren, […]
