Kaixo, Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaur Katakrakek argitaratutako “Rote Zora. Hiri-Gerrilla feminista piztiaren bihotzean” liburua gomendatu nahi dizuegu. Rote Zora  1974tik 1995era bitartean alemanian ekintza armatuak egin zituen eta soilik emakumez osatuta […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Asteburuko eguraldiaren berri eman digute. Bilbon izango ditugu kontzertuen errepasoa egin digute, esaterako, Gatiburen zuzenekoa. Antzerki ere izan dute hizpide, Erli pailazoa elkarrizketatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240119_agenda_anaidan_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Frankismoko bunkerrak aztertu dituzte erreportajean. Pirinioetan dagoen bunkerren lerroa. Mendian ikustera ohituta gauden arren, ez da inoiz askorik jakin horien  inguruan, zertarako eraiki ziren, non dauden eta abar.  Eva Garcia elkarrizketatu du Miel Anjel Elustondok. Zizurkilgo Fraisoro etxea zer izan zen kontatu du liburu batean: ume abandonatuak nola hartzen zituzten. […]

Bilbobuseko enpresa-batzordeak maiatzera arte aurreikusitako lanuzteak “areagotzea” erabaki du, 24 orduko bederatzi greba-egun deitu baitituzte.Lanuzteen igoera “enpresak eta Udalak, beren eginkizunak sistematikoki utzita, hitzarmena berritzeko duten borondate ezaren ondorio da”. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240118_bilbobus.mp3 Deskargatu hemen.    

Oraina kontakizun jardunaldien edizio berria izan dugu hizpide Lutxo Egia eta Marta Zumetarekin. “Erresistentzia” kontzeptuari erreparatuko diote solasaldiek ea, iazkoek errelatua aztertu zuten moduan, euskal sortzaileak binaka gonbidatuta, aurten berriro bakoitzak bere ikuspuntutik garatuko du gaia. Lehen edizioan bezala, lau saio izango dira, urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi […]

Amazigh urte berria ospatu zuten larunbatean Bilbon, 2974ari ongietorria emateko. Casilla kiroldegian festa antolatu zuen Agharas elkarteak, eta Bilbo Hiria irratiak bertatik egin zuen zuzeneko saioa, ordubetez. Bizkaian, 2016ko ikerketa baten arabera, 5.000 amazigh baino gehiago bizi da, eta bederatzigarren aldia da Agharasek urteberri festa antolatzen duela, baina, urtetik urtera […]

Jose Mari Esparza ekarri du Argia astekariak azalera. Editore, idazle eta ekintzaile gorri eta independentista tafallarra. Osasunez oso pattal dago eta Reyes Llintxetak elkarrizketa egin dio. Kulturan, Ander Sagardoy elkarrizketatu dute. Zine ekoizlea da, baina zer da zine ekoizlea? Luze eta zabal hitz egin dute berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_argia_gorka.mp3 Deskargatu hemen.