EHUKulturak eta Loraldiak elkarlanean, Mikel Laboa kantariari buruzko erakusketa ireki dute Bizkaia Aretoan. Ostegunean egin zuten inagurazio ekitaldia eta bertan izan zen Miren Koro Campos erakusketako komisarioa. Gurean ere izan da, eta bere hitzetan, Mikel Laboaren alde ezhain ezagunena ezagutu daiteke erakusketa honi esker. Otsailaren 29 arte izango da ikusgai […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Argia astekariaren errepasoa azaletik abiatu dugu. Azalera eraman dute Joseba Asironi eginiko elkarrizketa. Erika Gonzalez, Australian bizi den lazkaotarra da, itzulpengintzan eta interprete lanetan hango gobernuarentzat lanean. “Arrazakeriaz markatutako herrialdea da Australia, horiek eta beste kontatu ditu elkarrizketan. Felix Rüdiger Buff, Willis Drummond-eko bateria joleari eginiko elkarrizketa irakur daiteke kultur […]
Aro berriko bigarren aurrerapen abestia kaleratu du Merina Gris taldeak. Julen taldeko taldekidea izan dugu gurean aurrerantzean etorriko denari buruz hitz egiteko. Abestiaren izenak esanahirik ez duen arren, binkulo batean sortzen den “save word” gisa definitu du Julenek. Gaineratu du, musika gehiago kaleratuko dutela eta haien ideia aurten diskoa kaleratzea […]
Bilbok dena prest du bere mozorro onenekin janzteko eta bost egunetan -otsailaren 8tik 13ra- urteko festa ausart eta dibertigarrienarekin gozatzeko. Horretarako, programa bete-betea aurkeztu du Udalak, guztientzako moduko jarduerekin eta dibertsioa nagusi dela. Udalak herritarrak –adina zein dela ere- jai-egun horietan parte hartzera gonbidatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240205_inauteriak.mp3 Deskargatu hemen.
2021eko urrian kaleratu zuen Hedoi Etxartek Sortaldekoak poesia liburua; asteazkenean, otsailaren 7an, Arriaga Antzokian eskainiko du ikuskizuna Broken Brothers Brass Band Xabier Erkiziarekin batera. Liburuak 64 poema ditu eta batzuk abesti bilakatu dituzte. Hedoi Etxarte izan dugu gurean, eta bere hitzetan orain arte izandakoari idatzi dio liburu honetan. Hainbat lagunekin […]
2024-2025 ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 7tik 23ra bitartean zabalik egongo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan. Larunbata honetan Euskal Eskola Publikoan matrikulatzea sustatzeko argazki jendetsu bat egingo dute Bilboko Arriaga plazako eskaileretan. “Zaindu maite duzun hori. Matrikulatu Publikoan” lelopean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240202_arantza_euskal_eskola_publikoa.mp3 Deskargatu hemen.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian.Hiru hitzordu aipatu dituzte gaurkoan, santa Ageda bezpera, San blas eta kanporamartxo. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240102_erroseren_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.
GURE! Jaialdia Erandion bigarren aldiz egingo den diziplina anitzeko jaialdia da, 2024ko otsailaren 2 eta 3an. Jaialdia CIFP Tartanga LHIIko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzio zikloko ikasleen ekimenetik abiatzen da, Erandioko Udalarekin elkarlanean. Jaialdiaren ekoizpena ziklo horretako bigarren mailako ikasleek garatu dute. Bigarren promozio da, 2021-22 ikasturtean lehen aldiz ematen hasi […]
Astero legez Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikabno kazetariarekin. Hiru gai ekarri dizkigu, batetik Gorka Urbizuri eginiko elkarrizketa. Bestetik Net Hurbilen landutako gaia kasu honetan gaueko tren zerbitzuaren ingurukoa eta bukatzeko Donostiako Amara auzoan dagoen Kontenedora sorkuntza espazioa. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240201_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.
44 egun besterik ez dira gelditzen Korrikarako; 44 egun Euskal Herriko kaleak irriz eta kolorez betetzeko. 23. edizioa izango da aurtengoa, martxoaren 14tik 24ra Irundik Baionara, eta guztira 400 herri zeharkatuko ditu. Bestalde, Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi izan dute aurten, ikasleei egin duten lana aitortzeko. Ane Elordi Korrikako Koordinatzaile […]
