Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Bilboko Jai Batzorde Mistoak; eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak ere aurkeztu ditu Itziar Urtasun jaietako zinegotziak. Lutxo Egia izango da Farolin eta Jasone Akizu Zaranbolas. Urtasunek egun bereziak eta alaiak izango direla aurreratu du. Lutxo Egia eta Josune Akizuk eskerrak eman dituzte eta […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Magia tailer batekin abiatu dute agendaren errepasoa, gaztetxoentzako eskainitakoa. Itsas museora bisita egiteko proposamena ekarri digute. Astebururako ibilbidea bat ekarri digute, Muskizen. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240126_ainhoan_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaleko gaia, amai izan nahi eta ezin, haurdun geratu nahi eta ezin, isilpeko doluaz jardun dute. Elena Guinea elkarrizketatu dute , Donostiako Ikatz kalean parranda egin duen edonor ziur bere tabernan egon dela lanean, Aurreskun. Irailean itxi zuten. Berari elkarrizketa ederra egin dio […]

Urtarrilaren 26an, ostiralean, Bilboko Udalak pertsona zaurgarri  bat etxegabetuko du Txurdinagan Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez. Gertaeraren xehetasun gehiago argitzeko telefonoaren beste aldean izan dugu Izaro Astui Etxebizitza Sindikatuko kidea. Izaroren hitzetan, Udal Etxebizitza batean bizi da orain arte maizterra eta bertatik etxegabetuko dute ostiralean. Hori salatzeko eta maizterrari elkartasuna adierazteko urtarrilaren […]

Osagile ofizialok (medikuak, fisioterapeutak, psikologoak…) arautu gabeko terapeutekin “gerran” gaudela (masajistak, sasimedikuak, sendatzaileak…), beraz, kontuan hartu artikulu hau trintxeraren alde batetik idatzitakoa dela. Baina, gerra guztietan legez, arrazoia ez dago alde bakarrean, eta intsumituak eta desertoreak daude. Nik ere, petrikiloen alderdiari berea aitortu behar zaiola uste dut: haietako askok osagile […]

Hirugarren diskoa kaleratu du Modus Operandi musika taldeak, “Atzo/Gaur” album bikoitza. Ostegunean Bilboko kafe Antzokian aurkeztuko dute zuzenean diskoa. Iñaki Ortiz de Villalba dugu gurean. “Atzo” atalerako Euskal Herriko bost talde esanguratsuren kanta bana birsortu dute, «omenaldi» modura. “Gaur” izeneko beste erdian, Modus Operandik etorkizunean izango duen soinuari buruz pista […]

Ibaialden dagoen fabrika ixteko protesta jendetsua ahulduta dago eta Ione, Elias eta Txarli baino ez dira geratzen. Gaur egungo gizartean, borrokak badu zentzurik, ala zaharkituta geratu da? Agian, gauzak aldarrikatzea da zaharkituta geratu dena? Ustezko terroristei eta lokartutako Gandhiei buruzko komedia antzeztuko dute gaur Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor […]

2023an Bilboko errepideetan: istripu gutxiago, zauritu gutxiago eta hildako gutxiago izan dira. Bilboko errepideak gero eta seguruagoak dira, hala erakusten dute azken urtean Bizkaiko hiriburuak izandako istripu kopururik txikiena erakusten duten datuek, pandemiaren urteak izan ezik. Guztira 1.547 ezbehar izan ziren, eta horietatik 496 zauritu, aurreko urtean baino % 7,5 […]