Atxuriko Garcia Rivero eskolak 480 ikasle ditu eta aspalditik neurriak eskatzen ari dira eskola ingurunea egokitzeko, haurrak eskolara lasai iritsi daitezen, ikasgelan edo patioan daudenean ez ditzaten jasan kutsadura tasa ikaragarriak eta zarata estresagarriak. Atxuriko García Rivero eskolako patioan zarata eta kutsadura tasek OMEren gomendioak gainditzen dituzte. Are gehiago, OMEk […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Inauterien errepasoa egin digute izan ere Bilboko aratusteak bukatu badira ere Algortan asteburu honetan ospatuko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240216_agenda_evaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Marte Lasarte proiektu berria abiatu dute Pello Armendariz eta Borja Antón Skakeitan taldeko abeslari eta gitarjole izandakoek; eta atzo kaleratu zuten Basamortua lehen aurrerapen diskoa. Pello Armendariz izan dugu gurean, eta bere hitzetan, musika eklektikoa egiten dute. Gaineratu du, proiektuak duela astebete argia ikusi duen arren, urtebete inguru daramatela lanean. […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Ohiko den legez azaletik abitu dugu errepasoa eta oraingoan azken asteetan Europa osoan ematen ari diren laborarien protesten inguruan eginiko erreportajea azpimarratu dugu, izan ere Euskal Herrira ere iritsi dira nekazarien protestak eta horiek aztertu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240215_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.
Aizu aldizkariaren otsaileko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Juan Luis Zabala idazle, kazetari eta itzultzailearekin berba egin dute, azken ipuin liburuaz gain, hizkuntza eta kultura ere izan dute hizpide. Gainera Azterketak euskaraz ekimenaren inguruko erreportajea ekarri dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240215_enaut_mitxelena.mp3 Deskargatu hemen.
Otsailaren 23an Algortako Aizebarri kultur txokoan Abra saria ospatuko da. Urtero legez Algortako bertso eskolak antolatutako gazteentzako plaza izan nahi du. Honako bertsolariak arituko dira kantuan Haizea Telleria, Irantzu Idoate, June Diaz, Eli Zaldua, Idoia Granizo eta Danel Etxeberria- Xehetasun guztiak ezagutu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240214_paule_ixar.mp3 Deskargatu hemen.
Loraldiak gaur aurkeztu du 10. edizioa. Aurtengoa martxoaren 1etik 23ra ospatuko da, Munduari begiratzeko modu bat lelopean. Guztira, 28 ekintza antolatu dituzte hogeita hiru egun horietarako, eta 120 sortzaile baino gehiago arituko dira. Aurtengoak ohiko diziplinak edukitzeaz gain, berrikuntzak ere izango ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240214_loraldia.mp3 Deskargatu hemen.
Oir Gorosabelen tartea izan dugu gaur, eta haurren postura on eta txarren inguruan mintzatu gara. Gogora ditzagun zenbait puntu garrantzitsu (aipatu baino ez ditut egingo, horri buruz luze eta zabal hitz egin izan baitugu lehenago. Bat: “postura on” eta “postura txar” kontzeptuak bazter ditzagun. Izan ere, postura “onena” txarra bihurtzen […]
Bestiak gara Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurkoan emakume espetxeratuen bizipenak biltzen eta kritikoki irakurtzen dituen liburu bat gomendatzen dizuegu biziki. “Argi-izpiak txantxarren artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko” da liburua eta 2019an argitaratu zuen […]
Inauteriko saio berezia Lutxo Egia idazle eta Jasone Akizurekin abiatu dugu, aurtengo Farolin eta Zaranbolas. Atzo ostiralez epaitu zituzten plaza berria, errudunak dira horregatik gaurkoan inauteriko larunbata dugu. Duela 40 urte sortutako pertsonaiak ditugu Farolin eta Zaranbolas Bilbotar harroak eta festazaleak dira Farolin eta Zaranbolas. Tradizioz, Bilboko aratusteetan urteroko gaiztoak […]
