Garapen sustengarriak hiru esfera edo arloren (ekonomia, ekosistemak eta gizarte baten beharrizanak) arteko oreka bilatzeko planteatu zen baina hazkunde ekonomikoa izan da hiru esferatik nagusitu den bakarra. Frakasoa ikusirik, ekologistok, adjetiboaren ordez “sustengarritasuna” sustantiboa erabiltzea nahiago dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-006-Sostengarritasuna.mp3 Deskargatu hemen.

Basilia Goenaga, amama. Petrikilo batek esandako ukenduek bizitza salbatua, eta ondoren ukendugile bihurtua. Bekatua zen sasoi batean, herriko medikuak jazarria. Urrutiko intxaurrak zaratak hamalau, gerturatu ezkero han soilik dira lau. Norberarengan eta inguru gertuan dugula osasuntsu bizitzeko behar dena. Eta zoriontasuna, gehituko dugu. Artean belarrak, medikuntza ofizialaren ondoan, lagungarri. Zein […]

Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri  eskainiko du Azaroaren 11n Arriaga Antzokian. Ikuskizun berriaren abiapuntua euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren “Zalacaín el aventurero” eleberria du. Dantza musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna dugu. Guzti honen inguruan berba egiteko guren dugu Mikel Urbeltz eta telefonoaren beste aldean […]

Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta […]

Maite Martinez de Arenazaren La Taller gunearen ondoan, Erredakzioa izeneko espazio bat sortu zuten Martinez de Arenaza berak eta Tania Arriaga kazetari eta irakasleak. Bertara, Kantabriatik ekarritako Minerva makina tipografikoa sartu zuten eta hasiera batean “ideia zoroa” zena, martxan jarri zuten. Mirentxu Purroyren erreportaje batez eta Higi Vandisen ilustrazioez dago […]

Donostian, Gasteizen eta Bilbon egin dira bilkurak Euskal Herriko kazetari talde batek deituta, asteburuan martxan jarri zen Espainiako konstituzioaren 155. artikuluak, hedabide publikoen kontrola ere bere gain hartuko duelakoan. Honek ekar ditzakeen ondorioak salatu dituzte eta beraien babesa helarazi diete kataluniar kazetariei. Euskal hedabideetako kazetariek larritzat jotzen dute gobernuaren kontrola, […]

Gizarte bazterketaren aurka lan egiten du La posada de los Abrazos elkarteak. Bilboko Gimnasioa kalean kokatuta duten etxean bista egin dugu, bertatik bertara egiten duten lana ezagutzeko. Elkartea 2003an sortu zen. Etxebizitzarik gabeko pertsonak artatzen zituzten bi langileen ekimena izan zen. Bilboko San Frantzisko auzoan alokatutako bi etxebizitzekin hasi zen […]

Gaurkoan zinez jardun dugu, Iratxe Fresneda laguna batu baitzaigu saiora. EHUko irakaslea eta kazetaria da Iratxe, eta duela urtebete Irrintziaren oihartzuna bere lehen dokumentala aurkeztu zuen Donostian, Zinemaldiko Zinemira sailean. Mirentxu Loyarte zinegilearen figuraren eta ekoizpenaren inguruko lana da. Urte bete honetan ibilbide oparoa egin du dokumentalak eta bihar film […]