Aste honetan Integrazio Batzordea ezagutzeko aukera izan dugu. Maripi Toledo elkarteko langilearekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Integrazio Batzordea Seaskako federakuntzaren barruan dagoela kontatu digu, eta helburu argi bat dutela: desgaitasuna duten umeen eskolaratzea sustatzea. Horretarako, proiektuak, diru-bilketak eta ekimenak egiten dituzte.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241119_integratzaile%20batzordea_maripi.mp3 Deskargatu hemen.

Abestiak eta abestiak, horiek izaten ditugu guk hizpide. Ugalddd|ek asteon gaur egungo euskal rock abestiak ekarriz dizkigu. Nola ez, #sakonak ere jarri gara abesti batzuekin, baina nagusiki abesti kañeroak komentatu ditugu. Txutxumutxuak kontatu ditugu, gure bizipenez ere aritu gara eta barre egin dugu. Guk behintzat gozatu dugu, orain zuen txanda! […]

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” aldarrikatzera deitu du abenduaren 7an, Durango. Intza Gurrutxaga mugimenduko kideak kontatu digu euskara larrialdi egoeran dagoela, eta euskararen aurkako oldarraldia azkenaldia bizkortu egin dela hainbat eremutatik. Intzaren hitzetan, Durangoko Azokara joango diren euskaltzaleak batzeko mobilizazioa izango da. Eskuartean proiektu eta ideia gehiago […]

Jose Pablo Arriaga artistaren “Ama” erakusketa ikusgai dago jada Bilboko Berreginen museoan. Amatasunaren alderdi desberdinak irudikatzen saiatu da eta ideia bere amarengandik etorri zitzaion. Guztira, 11 eskultura egin ditu eta Arriagaren obra bakoitzari museoak bi obra gehiago jarri dizkio, elkarrizketa bat simulatuz. Gaineratu du, emaitzarekin pozik dagoela eta “Ama” kolekzioa […]

Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]

Sünek, Josune Arakistainek, bakarkako ibilbideko bere lehen lana aurkeztu berri du. Irratian izan dugu gurekin eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak. AMAINEMAN deitzen da lana, eta guztira 11 abesti ditu. Bere hitzetan, bereziena, beharbada, lehenengoa: kantauri. Huntzarekin amaitu berri duen ibilbidea eta hasi duen ibilbidea uztartzen baitu abestiak. Gainera, kolaborazioak […]

Aizu! aldizkariaren azaroko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin. AEKk egindako aldizkarian Olatz Salvador musikaria izan dute protagonista, besteak beste, kaleratu berri duen lanaz, musikaren industriaz eta horrek dakarrenaz aritu dira. Gainera, Ana Goitia komunikatzailea ere elkarrizketatu dute, izan ere, bere bakarrizketa berria, Katana, estreinatu du. Bukatzeko, Euskara, ahotik zelaira izenburupean […]

Gure lorategi imajinarioa abestiz bete dugu aste honetan ere. @ugalddd|ek asteon guretzat aspaldiko abestiak direnak ekarri dizkigu. Abestiak komentatu ditugu, gure bizipenak eta anekdotak elkarbanatu eta, nola ez, txutxumutxu batuk ere kontatu ditugu. Ikastola garaira, etxera eta haurtzarora eraman gaituzte abestiok eta guk behintzat gozatu egin dugu, orain zuen txanda! […]