“Hau errepikaezina izan da”. Horrela deitzen da Skabidearen azken lana eta larunbatean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute. Antonio Iriarte taldeko bateria-jolea da eta berarekin aritu gara diskoaz eta kontzertuaz berbetan. Diskoak 17 abesti ditu eta guztiak joko dituzte kontzertuak; nahiz eta, aurreko diskoetako abestiak ere joko dituzten. Iriarteren hitzetan, azken […]
Nabarmenduak
@Ugalddd|ek BIME jaialdiko artistak ekarri dizkigu eta horiei buruz aritu gara: Alba Moreno, El Columpio Asesino, Alba Moreno… Bitxikeriak, anekdotak eta bizipenak izan ditugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kantu%20lorategia/241030_ugalde_02.mp3 Deskargatu hemen.
Mikel, Zunbeltz eta Arkaitz Kazetaritza Gradua ikasten ari dira Euskal Unibertsitate Publikoan Leioako Campusean. Unibertsitateko lan bat egin behar zutela-eta iritsi ziren duela bi aste irratira, gaur, berriz, elkarrizketa egin diogu hirukoteari. Kazetaritza Graduari, bizitzari eta, oro har, kazetaritzari buruz aritu gara solasean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241030_kazetarutzako_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Albina Stardust izan dugu gurean, irratian, bere lehen albuma aurkezten: IZAR. Bere trabesti ibilbidean egindako abesti guztiak batu eta disko bat egitea erabaki du artista nafarrak. Bere hitzetan, abestietan, oro har, indentitatea aldarrikatzen du; eta aitortu du abesti asko amorrutik, haserretik idatziak izan direla. Hala ere, argi adierazi du, ondo […]
Bigarren elkartea ezgutzeko ordua iritsi da: Mindara elkartea ezagutu dugu asteon. Mindara elkarteak aniztasun funtzionala duten pertsonekin egiten du lan, eta 20152016 urteetan sortu zuten. Elkarteak bi proiektu ditu: egokide eta gizakide. Usoa Martinez Gizakide proiektuko koordinatzailea da, eta berak kontatu dizkigu elkartearen nondik norakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241022_usoa_mindara_elkartea.mp3 Deskargatu hemen.
Martxoan hasi zuten sortze prozesua, egonaldia egin zuen lan taldeak Azpeitian. Astearte eta azteazkenean azken hilabeteetan egindako lana aurkeztuko du publiko aurrean Pez Limbo teatroak. “Ilargiaren alabak” antzezlana aurkeztuko dute Gasteizen Ainhoa Alberdi da taula gainean ibiliko den antzezleetako bat. Bere hitzetan, antzerkiak bizitzaren zikloei buruz hitz egiten du; hil-jaio […]
Asteburu honetan bi gazte konpainia arituko dira Pabellon 6en: La Higuera eta La Brecha. Irene Zarrabeitia da lehenengokoa eta Maialen Marin, berriz, bigarrenekoa. Biak izan ditugu telefonoaren beste aldean haiek eman dizkigute xehetasun gehiago. La Higuerako kideek “El día que dejé de oler a mi” antzezlana aurkeztuko dute; nagusiki, maitasun […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, txorien migrazioari eta klima larrialdia migrazioan duen eraginari buruzko erreportajea. Bestalde, Danele Sarriugartek Yun Ping artista elkarrizketatu du; txinatarra sortzez, Eibarren hazia, adoptatua, eta emakumetik gizonerako trantsizioa egin du. Bukatzeko, Larrun hilabetekaria komentatu dugu, aktualitate bete-betean dagoen gaia: sare sozialak eta eskuin […]
Saio berria martxan da eta Alejandro Ugalde, sare sozialetan @ugalddd, izango dugu gurekin. Lehenengo saioan azken asteetako nobedade musikalak ekarri dizkigu eta horiei buruz aritu gara berbetan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kantu%20lorategia/241023_ugalde_01.mp3 Deskargatu hemen.
Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek idatzitako MIÑAN eleberria taularatu egingo dute asteburuon Arriaga Antzokian. Gurean izan dira Sambou eta Eihara, obrako protagonistetako bi. Esperientzia polita izaten ari dela kontatu digute, eta obra honek duen garrantzia ere azpimarratu dute. Aste honetan Arriaga Antzokian izango dira eta sarrera guztiak agortuta daude, baina […]
