ARGIA astekariaren errpasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera. Azalean, Zestoako zaintza sistema; eredu komunitarioan oinarritua dago eta urrats interesgarriak eman ditu. Bestalde, Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz elkarrizketatu dituzte, Urumeako Mendiak Bizirik taldeko bi kide; izan ere, Euskal Herriko zentral eolikorik handiena proiektatu nahi dute Urumean mendian, Donostia, Hernani […]

“Hau errepikaezina izan da”. Horrela deitzen da Skabidearen azken lana eta larunbatean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute. Antonio Iriarte taldeko bateria-jolea da eta berarekin aritu gara diskoaz eta kontzertuaz berbetan. Diskoak 17 abesti ditu eta guztiak joko dituzte kontzertuak; nahiz eta, aurreko diskoetako abestiak ere joko dituzten. Iriarteren hitzetan, azken […]

Mikel, Zunbeltz eta Arkaitz Kazetaritza Gradua ikasten ari dira Euskal Unibertsitate Publikoan Leioako Campusean. Unibertsitateko lan bat egin behar zutela-eta iritsi ziren duela bi aste irratira, gaur, berriz, elkarrizketa egin diogu hirukoteari. Kazetaritza Graduari, bizitzari eta, oro har, kazetaritzari buruz aritu gara solasean.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241030_kazetarutzako_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Albina Stardust izan dugu gurean, irratian, bere lehen albuma aurkezten: IZAR. Bere trabesti ibilbidean egindako abesti guztiak batu eta disko bat egitea erabaki du artista nafarrak. Bere hitzetan, abestietan, oro har, indentitatea aldarrikatzen du; eta aitortu du abesti asko amorrutik, haserretik idatziak izan direla. Hala ere, argi adierazi du, ondo […]

Bigarren elkartea ezgutzeko ordua iritsi da: Mindara elkartea ezagutu dugu asteon. Mindara elkarteak aniztasun funtzionala duten pertsonekin egiten du lan, eta 20152016 urteetan sortu zuten. Elkarteak bi proiektu ditu: egokide eta gizakide. Usoa Martinez Gizakide proiektuko koordinatzailea da, eta berak kontatu dizkigu elkartearen nondik norakoak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241022_usoa_mindara_elkartea.mp3 Deskargatu hemen.

Martxoan hasi zuten sortze prozesua, egonaldia egin zuen lan taldeak Azpeitian. Astearte eta azteazkenean azken hilabeteetan egindako lana aurkeztuko du publiko aurrean Pez Limbo teatroak. “Ilargiaren alabak” antzezlana aurkeztuko dute Gasteizen Ainhoa Alberdi da taula gainean ibiliko den antzezleetako bat. Bere hitzetan, antzerkiak bizitzaren zikloei buruz hitz egiten du; hil-jaio […]

Asteburu honetan bi gazte konpainia arituko dira Pabellon 6en: La Higuera eta La Brecha. Irene Zarrabeitia da lehenengokoa eta Maialen Marin, berriz, bigarrenekoa. Biak izan ditugu telefonoaren beste aldean haiek eman dizkigute xehetasun gehiago. La Higuerako kideek “El día que dejé de oler a mi” antzezlana aurkeztuko dute; nagusiki, maitasun […]