Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan da Mikel Inunziaga INUN artista eta ondoren, mahaiaren bueltan batu zaigu. Kafe Antzokian estreinatu ditu kanta batzuk eta kontatu digu laster izango dela haiek entzuteko aukera. Hala ere, disko-gira-disko… dinamikatik atera dela aitortu digu eta azpimarratu musika kaleratzen duela sortu eta gero, gorputzak eskatzen […]

Maiatza amaiaren June Fernandez idazle eta kazetariak Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bildumak. Fernandezek kontatu digu 7 kapitulu dituela liburuak, eta kapitulu bakoitzean ikuspegi bat landu duela. Horretarako, 19 pertsona elkarrizketatu ditu guztira: diskurtso publikoa duten feministak, ikuspegi batzuetako espezialistak. Gainera, testigantzak […]

Txosnagane mendirako ibilaldi neurtuaren XII. edizioa izango da bihar eta aurten, guztira, 300 lagun arituko dira. Ioritzek Bilboko Konpartsetako kideak azaldu digu ibilbidea egiteko aukera bi daudela: luzea 19,48 km-koa eta 14,39 km-ko laburra. Txosnaganeko igoerak badu ezaugarri berezi bat: irabazlea denbora guztien batez bestekotik hurbilen gelditzen dena da. Izen […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Jesus Rodriguez eta Ruben Wagensberg: Tsunami Democratic auzia medio Suitzan erbesteratuta dauden bi katalan. Bestalde, pasaden larunbatean izandako Ziburuko azokari buruzko kronika izan dugu mintzagai. Bukatzeko, Doctor Deseo taldeko Francisi egindako elkarrizketa; auzoa, musika, kontzertua eta egindako ibilbidea izan dituzte hizpide elkarrizketan, […]

Juniore taldearekin abiatu gara gaur. Talde honekin 60-70 hamarkadara goaz, chanson francaise horren ukituak dituzten abesti lanbrotsuak ondu dituzte. Frantziako ye-ye berria. Emakume-banda paristar hauen azkena Un, Deux, Trois, Bonus. Bullion taldearen txanda dator orain. Nathan Jenkins da Bullion. West London-eko musika ekoizlea eta konpositorea da eta Lisboan finkatuta dago. […]

Klasikoen Irakurketa Eteneik Gabearen XVII. edizioa izango da bihara eta Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” liburua izango da protagonista. Bilbo Zaharra euskaltegiak 2008a geroztik antolatu du etenik gabeko irakurraldia, eta Paulo Alberdiren hitzetan, euskal literatura aldarrikatzeko modu bat da. Edizio honetarako aukeratutako liburua hizkuntza askotara itzuli da eta horregatik aukeratu dute: […]

Arte Martzialak izan ditugu aztergai KIROL ESKIROL saioan. Torrejon de Ardoz herrian asteburu honetan izango den Arte Martzialen Open Nazionalean (semi contact estiloan) parte hartuko duen Iñigo Tola elkarrizketatu dugu; Jon Garate eta Iker Gurrutxaga Aerobik irakasleen ekarpen fina; pilota finalaren atariko kronika Bittor Beaskoetxearen ahotan; Maite Sarasolaren errima-uriola; musika… […]

150 kulturgilek GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Lurgorri konpartsari Bilbon ezarritako betoak salatu dituzte Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. Gutun bat sinatu dute “betoen kontra” eta konbidearen alde daudela adierazteko. Sinatzaileetako batzuk dira Fermin Muguruza, Eire, Amets Arzallus eta Olaia Inziarte.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240528_artisten_prentsaurrekoa.mp3 Deskargatu hemen.