Bizipoza elkartearekin elkarlana abiatu dugu eta Bizipoztu Bilbo Hiria Irratiarekin saioa martxan jarri dugu: astero-astero elkartean osatzen duen elkarte bat ezagutuko dugu. Asteon Biak Bat elkartearen txanda da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak egiten dituzte eta Josunek kontatu dizkigu egiten duten lanari buruzko nondik norakoak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241015_josune_bizipoza.mp3 Deskargatu hemen.

Guggenheim Urdaibai Stop herri ekimenak manifestazio nazionala deitu du larunbaterako Gernikan. Eider Gotxi ekimeneko ekintzailearen hitzetan, beharrezkoa da manifestazioa egitea auziari oihartzuna emateko eta auzia salatzeko. Gotxiren hitzetan, kontraesan asko dituen proiektua da Urdaibain eraiki nahi dutena eta argi dute onurak baino kalteak izango direla eskualdean. Manifestazioa Gernikako Pasialekutik abiatuko […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Georges Abdallak libanoarra. Europan espetxean urte gehien daramatzan pertsona: aurten 40 urte beteko ditu. Bestalde, erreportajea ikastetxeetako patio eta azpiegituren eraldaketeei buruz. Bukatzeko, Leire Vargasek Eztizen Artola elkarrizketatu du.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241017_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Duela astebete argitaratu zuen Uxue Alberdi idazleak “Hetero” liburua. Bere hitzetan, liburuan zortzi ipuin aurkituko ditugu eta denek izango dituzte euren protagonista propioak. Gainera, formatua ere ipuin guztietan ezberdina da. Uxue Alberdik kontatu digu bizipen pertsonaletan oinarritutako ipuinak sortu dituela eta ipuinak sortuz ahala erabaki duela denak batera liburu batean […]

Aizu aldizkariaren iraileko alea dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Itziar Ituño izan dute protagonista, besteak beste, euskaraz, ospeaz eta ospetsu izateaz aritu dira. Gainera, Amaia Ruiz ere elkarrizketatu dute formatu laburragoan. Bukatzeko, “Haur Eskolak Iruñean: hasierarako itzulera etsigarria?” izenburupean erroportajea ondu dute.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241014_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean Guggenheim Urdaibai Stop. Izan ere, urriaren 19an manifestazio nazionala deitu du herri-ekimenak Gernikan, eta astekarian egoerari buruzko erreportaje bat ondu dute. Bestalde, Iruñeako Gaztelu plazan dagoen Laba espazioak bi urte eta erdi bete ditu eta erreportajea egin dute proiektuaren nondik norakoak ezagutarazteko. […]

NAIZ irratiko “Reggae Fever” saioak hamabost urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko kontzertu eta binilo saioak antolatu dituzte larunbatean. Eneko Alkorta saioko gidaria izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu saioaren eta larunbateko egitarauaren nondik norakoak. Harrotasuna da atzera begira jarrita sentitzen duena eta lan bat ondo egin […]

17 urte eta gero kaixomaitia.eus ixtea erabaki du Iñigo Arandiak. Hartutako erabakiarekin pozik eta lasai dagoela argi adierazi digu Arandiak. Bere hitzetan, aldaketa sakon bat behar du proiektuak, horregatik oraindik proiektuak izan dezake jarraipena; hori bai, argi du jarraituko duen pertsonak proiektu sendo bat izan behar duela. Arandiaren ustez, plataformak […]