Paco Miangolarraren historia ardatz, garai baten biografia edo kronika osatu du Patxi Zubizarretak: ‘Sakonean, itsasoa ikusten da’. Txalaparta argitaletxearen eskutik iritsi da. Miangolarra familiaren istorioa du ardatz, Paco Miangolarrarena nagusiki. Hitzordua egina genuen liburu berriaz hitz egiteko baina gaur bertan jaso du Espainiako Haur eta Gazte literatura saria “Zerria” liburuagatik, […]

“20.000 especies de abejas” filma kursalean Zinemaldiaren barruan ikusteko aukera izango da. Estibaliz Urresolaren pelikulak ibilbide aparta egiten ari da. “20.000 especies de abejas” Estibaliz Urresolaren film saritua eta “Cerrar los ojos” Victor Ericek Cannesko zinema jaialdian aurkeztu zuen lana izango dira Espainiako Zinema Akademiak Oskarretara aurkeztuko duen filma izateko […]

Dantza Bertikaleko lehen topaketa egingo dute datorren asteartetik aurrera, Bilbon. Errekaldeko El Fango polikiroldegian izango da hitzordua. Tailer praktikoak, hitzaldiak eta erakustaldiak izango dira. Pedro Ormazabalek ekarri dizkigu xehetasunak. Bilboko Udalak, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiarekin batera antolatu dituzte. Espezialitate horretako ikuskizunak Zirkualde eta Bilboko Kalealdia jaialdietan hartu dira, […]

Bilboko finalera irizteko hamar bertso saioa izango dira hiru fasetan banatuta kanporaketa, finalaurrekoa eta noski finala.Gaur izan da Txapelketaren aurkezpena Bilbon, Rekalde aretoan. Aurkezpenean, Igor Elortza Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak azpimarratu du txapelketa bi urtean behi ematen den beste plaza bat dela, plaza garrantzitsua bertsozaleentzat eta noski […]

Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek  dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko. Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230912_ekologistak%20martxan.mp3 Deskargatu hemen.  

Irakasleak, penkalariak, irakurleak… zer ote gara?Galdera hauek dakartzate Aitziber, Danelek eta Gaizkok.  Azken txanpan ohiko eta ezohiko deialdiak gaindituz datoz opor aurreko saio honekin. Zenduriko hainbat literaturgileri omenaldia, galdera pozoitsuei erantzuna eta gomendio xumeak izango dituzue eskuragarri. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230628_liburuenerrepublikatxikia05.mp3 Deskargatu hemen.