Euskaltzaindiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana biltzen duen gidaliburua plazaratu du, Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera: Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018. Hain zuzen ere, 2018an, Akademiaren mendeurrenaren baitan egin zen jardunaldian jasotakoak bildu dira argitalpen berrian: guztira, jatorri askotariko 49 adituk hausnartu eta esandakoak. Andres Urrutiak Euskaltzainburuak ekarri […]

Gaurko saioan Irati Jimenez idazlea gonbidatu dugu ‘Begiak zabalduko zaizkizue, literaturari buruzko elkarrizketa bat’ saiakeraz berba egiteko. Lau ataletan batu ditu Irati Jimenezek literaturari buruzko bere gogoeta eta hausnarketak;  euskal letrei, literaturari, irakurleei eta idazleei, literaturaren zeremonian parte hartzen duten guztien inguruan berba egiten du, tonu eta modu oso erakargarrian. […]

Gaurkoan Ekhi Etxeberriaren eskutik Sindikal agenda izan dugu, datozen egunetarako deialdien errepasoa. Gero gai nagusiari heldu diogu , lan erreforma. Abendu bukaeran Espainako Gobernuak, mahai sozialean lan erreforma burutzeko  akordioa lortu zuela iragarri zuen. CEOE, CCOO eta UGTko zuzendaritzek adostutako testuaren ardatz nagusiak onartu dituzte, eta Espainiako Gobernuak egintzat eman […]

Birkit musikariak bakarkako bigarren lana argitaratu berri du. 2017 “emen” lana plazaratu zuen eta 2021 bukaeran bere bigarren lana  iritsi da, aurrekoarekin alderatuta badakar aldaketa batzuk, izan ere oraingoan taldearekin batera landutako kantuak aurkezten dizkigu. Irratira batu zaigu. Birkitekin  Inertzia deitutako lanaren inguruan luze berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220110_Birkit.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbao Arenak hartu zuen larunbatean Bizkaiko Bertsolari Finala. Ia 4000 lagun batu ziren bertatik bertara bertsolarien kantuak entzuteko. Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, lehenengoz, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren, baina aurretik hainbat ariketa egin behar izan zituzten. Haren ondotik sailkatu ziren, azkenean, Etxahun Lekue Etxebarria, Xabat […]

Indartsu emango diogu hasiera gaurko saioari Liher taldearen eskutik. Eta Hutsa Zen Helmuga euren azken diskoak sobera du energia, energia ondo bideratua, esanahiduna, zurrunbilo batek bezala irentsi eta eramaten zaituena. Donostiatik Gasteizera goaz. Pertsonalitate handiko bi musikari bildu dira Pasadena izeneko proiektuan, Libe Garcia eta Jon Basaguren. Izaki Gardenak taldean […]

Apirilaren 24an 1968an Johnny Cash eta bere bikotekide June Carterrek San Frantzisko hiriko Carousel Ballroom aretoan kontzertu oso berezia eskaini zuten. Aretoa rock psikodelikoarekin lotuta egonda ere, poz handiz hartu zuten bertako hippie-ek Johnny Cash, bere soinu akustikoa herri folklorearekin lotua. Oraintsu atera dute argitara sda zuzeneko emanaldi hura jasotzen […]

Beste bala bat prest dugu Bilbo Hiriaren KIROL ESKIROL saioan. Kirolaren lubakian, gaurkoan Emakumeak Kirolean; Kirola eta Emakumeak gaia aztertu dugu Ane Urkiri kazetariarekin. Bilboko Universitario Errugbi taldeko Anjela Crespo elkarrizketatu dugu eta Victor Beaskoetxea eta Iker Gurrutxaga kronikalarien ekarpena zabaldu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/211118_kirol_eskirol_emakumeak_eta_kirola.mp3 Deskargatu hemen.