Abra sariketa beharko zuena ABRA JAIALDI bihurtu da 2021ean, eta azken 5 urteotako txapeldunek kantatu dute 2021eko otsailaren 27an, Algortako kasinoan izan zen bertso-saioan. Jone Uriaren aginduetara, boskote gaztea izan zen taulagainean: Aitor Servier, Maider Arregi, Aroa Arrizubieta, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain. Bizi joan zen saioa, eta ariketen aukeraketa […]

ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa egingo da apirilaren 23, 24 eta 25ean Otxarkoaga auzoko Harrobia Ikastolan. Honen bidez, euskarazko antzerki programazioa herritarrei hurbildu nahi da. ATX teatro antolatututako jaialdia dugu, hiru egunetan zehar lau antzezlan progrmatu dituzte, diziplina ezberdinak lantzen dituztenak. Gaiak ere anitzak dira, migazioa edo interneten […]

Azkuna zentroaren eskutik, martxoko azken astean ospatuko da Gutun Zuria. Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua lelopean, aurtengo edizioak, mundu osoko artistak ekarri ditu aurten Bilbora. Baina, hala ere, euskal sorkuntza garaikidearen presentzia nabarmenduko du urtero bezala. 50 artistak baino gehiagok parte hartuko dute jaialdi honetan; besteak beste, Katixa Agirrek, […]

Egun handia izan atzo beste behin ere borroka morea aldarrikatzen jarraituko dugula gogorarazteko. Herri eta hiri guztietan egin ziren mobilizazioak, eta ustez astelehen ohiko bat izateko arriskua zuen M8 honek, pandemiaren gainetik, bizitza feminismotik eraikitzeko indarra dugula erakutsi zuen. Data esanguratsu bezain berezia izan zen,  mendeetan zehar isilpean izan diren […]

Blas de Oteroren omenezko kontzertuarekin hasiko da martxoaren 15ean Bilbopoesia. “Beriz aireatu” lelopean, letra eta musikarekin lotutako 30 erreferente baino gehiago izango dira jaialdiko protagonistak; besteak beste, Nacho Vegasen eta Izaroren kontzertuak egongo dira, bai eta Leire Bilbao, Isabel Bono eta Bernardo Atxaga bezalako idazleen arteko topaketa musikalak ere. Bidebarrieta […]

Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenen baitan Ana Galarraga Aiestaran  zientzia-komunikatzailea izan dugu gurekin solasean. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da, eta Elhuyar Fundazioan egiten du lan, euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Azkenaldion, COVID-19 dela eta ikusi dugu batez ere, han eta hemen, lan handia […]

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa martxoaren 9a eta 28a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sormenari zor izango da.19 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko ditugu. Bilboko 13 gune euskararen plaza bilakatuko dira. Festibalaren antolatzaileen helburuen artean: euskal sortzaile gazteak nabarmentzea, emakumeak oholtzara ekartzea, publiko berrietara heltzea […]

Urtebete da COVID-19 gure artera iritsi zela. Ondoren, salbuespen egoeran sartu eta eta inoiz imajinatu ez genuen konfinamendua bizi genuen.  Etxean egon ostean, normaltasun berria deiturikoa heldu zen eta, ondoren, bigarren eta hirugarren olatuak etorri dira. Alarma egoera, etxeratze aginduak, murrizketak… Azken hilabeteotan neke pandemikoa dugula ere entzun izan dugu. […]