Gabriel Arestik lortuko du bere lehen lanpostua Zorrotzako portuan, eta honek dakarkio herri langilearen partaide bihurtzea. Migrazio urteak dira, eta Bilbo eta inguruko herrietan populazioa gorako doa etenik gabe. Klase borroka eta asimilazio linguistikoa eta kulturala era gordinean agertzen dira frankismoan. Gabriel Arestik herri langilearekin konpromiso estua agertzen du, eta […]
Nabarmenduak
Bizikleta, txirrindula… Bi gurpilen gainean ibili gara gaurko saioan. Igor Anton ekarri dugu programaren erdigunera, eta berba azkar eta zuzenean ekarri digu bizikletaren izana eta egina. Lasterketa handietan lortutako loriak eta ezinak, istripuak eramandakoak, etorkizunak dakarkeena… Jabi Secok Bilboko BIZIZ BIZI elkartearen nondik norakoak ekarri dizkigu, Aritz Goiriena elkarrizketatu dugu, […]
Gaurkoan bi dokumentalen gomendioa egin digu Ane Urkiolak. Biek komunikazioaren beharraz berba egiten dute, lan berezia eta begirada ezberdina eskaintzen dutenak. Las letras de Jordi Maria Fernandez Iriartek zuzendu zuen 2019an. Jordi da dokumentaleko protagonista, duela 51 urte jaio zen garun-paralisiarekin. Hala ere, ez da gaixotzat hartzen. Hitz egiterik ez […]
Gaurkoan antzerkiaz jardungo dugu. Antzezlan bat ikusi eta taldean konpartitzea da Ikusleen klubaren helburua, Euskal Herriko antzerki zale elkarteak jarri du martxan. Horren inguruan berba egingo dugu eta Kamizkaz kolektiboaren azken sorkuntzaz Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi. Urrian estreinatu zuten “HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI” antzezlana […]
Egunero jaten dugu, eta gero eta arduratsuagoak izan behar gara; jaten ditugun elikagaiak nondik datozen, zein ibilbide egin duten eta garrantzitsuagoa zein formara ekoiztuak izan diren. Azken urteetan kontzientzia piztu dugu elikaduraren inguruan, izan ere klima aldaketarekin harreman zuzena dauka. Baina hala ere oraindik faktore asko dira ez ditugunak kontrolatzen […]
Bilakaeraren inguruan eraiki diren teorietan gen berekoiaren eta talde-portaera sinbiotikoa tesiak kontrajarri dira, espezieen bilakaera zerk bideratzen duen azaltzeko. Alde batetik, Dawkins-en gen berekoia deritzon azalpena George C. Williams-en Adaptation and Natural Selection lanean oinarritua dago eta, haren arabera, bilakaeraren gakoa geneetan dago. Horren aurrean, gakoa organismoan eta taldean dagoela […]
Asteburuan estreinatuko dute Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria, Kingdom/Erresuma/Reino, Shakespeareren tragediak oinarri dituen antzezlana dugu. Calixto Bietok zuzendu du eta Bernardo Atxagak egokituta. Lehenengo emanaldia ostiralean izango da, hilak 11, 19:00etan. Idazle ingelesaren tragediak laburtzen dituen egokitzapena egin du zuzendariak. Betiere haren esentzia gordez. Honako hauek osatzen dute aktoreen zerrenda: José […]
Beste bala bat prestatu dugu Kirol Eskirol saioan, Bilbo Hiria irratiak duen kirolaren lubakian. Kirola eta euskara edo euskara eta kirola gaia aztertu dugu wikipedia bizia den kazetari handiarekin: Pedro Mari Goikoetxearekin Tertulia bizia, musika eta kolaboratzaile-sarearen ekarpenak (Iker Gurrutxaga eta Vitor Beaskoetxea) ditugu entzungai, elkarrizketa mamitsuen laguntzaz ( Union […]
2022ko lehenengo saioan hizkuntzaz aritu gara. Feminismoa eta ez bakarrik feminismoan erabiltzen ditugun esamolde eta kontzeptuei kritika egingo diegu. Erabiltzen dugun hizkuntza ez da neutroa, eta zerbait izendatzeko termino bat aukeratzen dugunean badakigu karga ideologikoa duela. Feminismoak termino berri asko asmatu ditu gizartean bizi ditugun zenbait arazoz eztabaidatu ahal izateko. […]
Gaurkoan Josuk Marcel Coderch ekarri du hizpidera, Sarrikon egindako jardunaldi batean ekintzaile antinuklear katalanak aldarrikatu baitzuen artikulu bakarreko legea argitaratu beharko litzatekeela, publizitate ekintza oro debekatuko zuena, publizitatea kontsumora akuilatzearen delitua baita. Iradokigarria zen proposamen xalo eta sinplista horren atzean zegoen mezua, izan ere, kontsumismoa da egungo gizartearen eta daukagun […]
