Gaurkoan, zendu berri diren artista batzuen abestiekin hasi gara. Rosa Lee Hawkins (New Orleans, 1945) Dixie Cups hirukoteko partaidea izan zen. 60ko hamarkadan, Leiber eta Stollerren Red Bird diskoetxean arrakasta itzela lortu zuten. Kantu pare bat entzun dugu: Chapel of Love eta Iko Iko. Jamaikan txinatar komunitatea dago eta aspalditik […]
Nabarmenduak
Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, datozen egunetan iragarrita dauden mobilizazio eta protesten berri eman digu Eki Etxebarriak. Lehengo Beti On enpresako langileen grebaz jardun dugu, Tunstall Televida-GSR-Grupo IMQ enpresak kudeatzen du Eusko Jaurlaritzaren Beti on telelaguntza zerbitzu publikoa. Honek, etekin handiak lortzen ditu Eusko Jaurlaritzak horren kudeaketarako bideratzen dituen 41 […]
Zer gara gu? Nor gara gu? Bilbokoak? Bilbainoak? Bilbotarrak? Ez dugu batere erraza izan, Bilbo honetan, gure nortasun kolektiboa argitzen. Gabriel Aresti saiatzen da horretan eragiten. Zaharra da Bilbo, baina oso aldakorra, eta azken hamarkadotan etengabe bizi izan ditugu transformazio sakonak. Etorrera masiboak, etxe txabola behin-behinean altxatuak, auzo osoak ondoren, […]
Pasa den udan Kaki Arkarazoren Garate estudioan grabatu zuen Liher taldeak bere bosgarren bilduma. 2015ean sortutako talde honek gero eta oihartzun handiagoa du. Entzun ditugun kantuak: Kintsugi eta Ain’t No Lulaby. Moonshine Wagon (Whiskey gurdia) Araban sortu zen, 2013an. Bluegrass talde metalikoa izan da beti, guztiz atsegina, eta ehunka emanaldi […]
Martxoaren 31n hasiko da Amurrion Korrika. 22. edizioa izango da. Jadanik ari da ilusioa zabaltzen. AEK antolatzen duen lasterketa erraldoia gaur arratsaldean aurkeztuko dute Bilbon, Korrikaren aurkezpen soziala izango da. Asier Amondo Korrikako koordinatzailearekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220324_asier_amando_korrika.mp3 Deskargatu hemen.
Merina Gris taldeak tantaka plazaratu ditu kantuak, dagoeneko Zerua orain disko osoa dugu entzungai. Zortzi abestiz osaturiko taldearen lehen disko luzea da, produkzioan Ed is Dead eta Cris (Belako), eta Izaro eta Eneko Sagarduyren kolaborazioak dituena. Merina Gris taldea Donostiako hiru gaztek osatzen dute (Sara, Julen eta Paskal). Hirurek bazuten […]
Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace lan berria eskainiko du astearte eta asteazkenean Arriaga Antzokian. Bi aktore gazte (Ainhoa Artetxek eta Graciela Donizek gorpuztutakoak) zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartzen dira. […]
Badirudi aukera izango dugula Txomin Artola berriz ere zuzenekoetan ikusteko, bere seme Urbilek bultzaturik zenbait kontzertu ematera animatu omen da. Bertan bere piezarik nabarmenenak entzungo ditugu. Haizea taldearen lehenengo garaietan egon zen eta gerora zenbait disko gogoangarri kaleratu ditu. Gaur, bere diskografia zabaletik bi abesti hautatu ditugu. Jarraian Ibil Bedi […]
Uretara joan gara gaur, tolet, branka eta tostarte berba artean, kresala izan dugu aurpegian. Boga, boga! Arrauna kirol gogorra dela badakigu, eta horren testigantza ekarri digute gonbidatuek, baita gozamenak ere. Tertulian Jon Iriondo ondarrutarra izan dugu, eta elkarrizketa egin diegu Bizkaiko bi arraunlariri. Arraun autzia duen Plentziako Beñat Astelarra eta […]
Kerobia binilo bikoitza ateraz hasi zuen urtea taldeak, ondoren 20. urtemuga ospatu zuten hiru kontzerturekin. , Abenduan ‘Hilak’ lan berria ere aurkeztu eta martxoan hasiko dute bira, Bilbon. Xabi Bandinirekin berba egin dugu. ‘HILAK’ Album honekin itzuli da KEROBIA. Zortzi abestien bidez taldeak etorkizun baten bila lurretik irten ziren misioetako […]
