Este mercores falamos de lingua e literatura como elementos clave na transformación social. Sechu Sende, autor de Made in Galiza, e o seu tradutor da version en euskara e doutor en sociolingüística, Txerra Rodríguez, acompáñanos neste Ireki Gaiola coa intervención do polifacético, filólogo e poeta creador de Leo i Arremecághona!!! […]
Nabarmenduak
Martxoaren 12an itxi zituen ateak Kafe Antzokiak. Ordutik 12 hilabete luze joan dira. Zirraraz betetako uneak, bizi izan ditugu 25 urte luzeetan, eta haren itxierak sortzaile zein entzuleoi min egiten digu sortutako gomutengatik, euskal musikak eskaintzen dituen momentu ahaztezinengatik. Gaurkoan Kafe Antzokian izandako hiru musikarirekin berba egin dugu: Ruper Ordorika, […]
Iñakik ekarri digu Pandemiari buruzko lehenengoa ekologistok arrazoia genuen. Duela 103 urte 50 milioi pertsona hil zituen pandemia batek, gripeak hain zuzen ere. Lehen Mundu Gerra izan zen hedapen faktore handia, eta gerran parte hartu ez zuen Espainiaren izena eman zioten orduko izurriteari. Teoria konspiranoikoak alde batera utzita, pandemiaren sorburua […]
Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak salatu du Santxutxun familia bat kalean gelditzeko arriskuan dagoela, etxearen jabeek auzitara jo dutelako eta familia kanporatzeko eskatu dutelako. Etxegabetzeak badu data: apirilaren 1ean egingo dute, lehenago egoera konpontzen ez bada. Senar-emazteek eta zazpi urteko, sei urteko eta sei hilabeteko seme-alabek osatzen dute familia. […]
Ezohiko ikasturtea izan arren, aurreko urteak izan duen barnetegien eskaintzaren oso antzekoa dago Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian Aste Santuan eta Pazko Astean, bertako Isabel Isazelaiak azpimarratu digunez. Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, argi dago ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar duela ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren […]
Data esanguratsua izan zen guztiontzat 2020ko martxoaren 13a. Egun horretatik gaur arte, ez gara oraindik esnatu koronabirus deituriko amets gaiztotik. Martxoaren bigarren astean, komunikabide guztiek pandemia baten berri eman eta gero, inork ez zuen imajinatuko maiatza arte etxean egongo ginetik, ez eta urte oso bat igaro ostean, oraindik musukoa prakak […]
Abra sariketa beharko zuena ABRA JAIALDI bihurtu da 2021ean, eta azken 5 urteotako txapeldunek kantatu dute 2021eko otsailaren 27an, Algortako kasinoan izan zen bertso-saioan. Jone Uriaren aginduetara, boskote gaztea izan zen taulagainean: Aitor Servier, Maider Arregi, Aroa Arrizubieta, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain. Bizi joan zen saioa, eta ariketen aukeraketa […]
ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa egingo da apirilaren 23, 24 eta 25ean Otxarkoaga auzoko Harrobia Ikastolan. Honen bidez, euskarazko antzerki programazioa herritarrei hurbildu nahi da. ATX teatro antolatututako jaialdia dugu, hiru egunetan zehar lau antzezlan progrmatu dituzte, diziplina ezberdinak lantzen dituztenak. Gaiak ere anitzak dira, migazioa edo interneten […]
Azkuna zentroaren eskutik, martxoko azken astean ospatuko da Gutun Zuria. Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua lelopean, aurtengo edizioak, mundu osoko artistak ekarri ditu aurten Bilbora. Baina, hala ere, euskal sorkuntza garaikidearen presentzia nabarmenduko du urtero bezala. 50 artistak baino gehiagok parte hartuko dute jaialdi honetan; besteak beste, Katixa Agirrek, […]
Egun handia izan atzo beste behin ere borroka morea aldarrikatzen jarraituko dugula gogorarazteko. Herri eta hiri guztietan egin ziren mobilizazioak, eta ustez astelehen ohiko bat izateko arriskua zuen M8 honek, pandemiaren gainetik, bizitza feminismotik eraikitzeko indarra dugula erakutsi zuen. Data esanguratsu bezain berezia izan zen, mendeetan zehar isilpean izan diren […]
