Aste honi dagokiona eta azalean Eskozia. Pertsonaia, aldiz, Filipe Bidart da. Horietaz gain, Unai Brea erredaktoreak Kilometroak 2014 Orion, eta Argia eguna komentatu ditu. Bukatzeko, Larrun gehigarrian Gainpopulazio arazoa (edo) azaldu du Unaik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140926unaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Guggenheim Fundazioak Eusko Jaurlaritzarekin ituna sinatu zuenetik 20 urte pasa direla, aipatu erakusketa jarri du martxan aste honetan. Egun hirugarren solairuan daude maisulanak, eta Alvaro Hilariok kontatu digunez bertan, besteak beste, Kandinski, Klee, Picasso, Miró, Chagall, Rothko edo Oteiza eta Chillidaren lanak ikus daitezke. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140925alvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Udan nahikoa lan izan dute umeekin: Zaparrada konpartsa, Taller batzuk, “Keinuka mugaz gaindi” filma.. Ikasturte berria hastear dagoela, aldizkari digitala atera dute; Ane Monna, Oskola eta Karramarroi hortik dabiltza; eta Koldo Zelestinok azaldu duenez, laster hasiko dira Arte Eszenikoen eta Musika ikastaroak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140925koldozelestino.mp3 Deskargatu hemen
Larunbatean ospatuko dute Usurbilen. Bost balore hartu dituzte kontuan egitarau oparoa prestatzerakoan: txango gidatu bat, umeentzako taillerrak, Argizaleon topaketa, bazkari herrikoi umoretsua, bertso-saioa, kontzertuak… Estitxu Eizagirre Argiako zuzendariak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140924estitxueizagirre.mp3 Deskargatu hemen
Duela bi urte artikulu bat idazteagatik, Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko kartzel-zigorra ezarri die. “Iritzia libre” kanpaina martxan dago Bilbon, Adierazpen askatasuna defendatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140924inakizelaieta.mp3 Deskargatu hemen
Ia urtebeteko bira egin ondoren, asteazkenen honetan izango da azken emanaldia, Bilboko Kafe Antzokian. Hamaika hile hauetan 40 bat emanaldi izan dira Euskal Herrian zehar, eta bertan musika, bertsoak, antzerkia, poesia eta irudia uztartu dituzte Rafa Ruedak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140923rafarueda.mp3 Deskargatu hemen
Ostegunean izango da Donostiako Zinemaldian, Kursaalen hain zuzen. Filma egiteko ideia aspalditik dator, Joanes Urkixo gidoilariak kontatu digunez: sumarioan agertutakoa fikzioarekin uztartu dituzte, “bestelako biktimen” sufrimendua azalarazteko. Filma urrian izango da ikusgai Bilbon. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140923joanesurkixo.mp3 Deskargatu hemen
Irail-urriari dagokiona eta azalean Sara Cozer aktorea. Arin-arin atalean Juanma Garate txirrindularia elkarrizketatu dute. Horietaz gain, Eñaut Mitxelenak “8. probintzia”, “Antzerkhizkuntza”, “Bizi mugimendua” edo “Josefina Lanberto” artikuluak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140922enautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko The Tripwires taldearen kontzertuarekin jarraitu du. Asteazkenean, hilak 24, “Gabrielen lekua” sentikariaren azken emanladia izango da; ostiralean The Delta Saints egongo dira, eta larunbatean Thee Silver Mt. Zion Memorial Orchestra. Eta datorren astean kontzertu eta beste ekitaldi batzuk izango dira Bilboko Kafe […]
Ostiral honetan egingo dute Bilbo Zaharreko Plazan, Kidekoop-ek antolatuta. Bertan hainbat bertoko produktu ekologiko izango dira ikusgai ta salgai, jateko, edateko edo garbitzeko. Alaitz Ajuriagerrak hori baino gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140919alaitzajuriagerra.mp3 Deskargatu hemen
