SOINUGELA: Xabier Monasterio irakasle eta idazlearen soinu banda

Soinugela hau duzue ere pasa den hamarkadan Xabier Monasterioren etxea izan zen, aurkezle kide izan genuen eta. Xabierrek ibilbide oparoa du Zenbat Gara elkartean, Gabriel Aresti euskaltegian eta Erroa argitaletxean. Askotan itzultzaile jarduna da eta, besteak beste, Arnold Wesker, Guy de Maupassant, Pio Baroja, Stephen Crane eta R.L. Stephenson-en lanak euskaratu ditu. Bere kabuz, Testu Zaharrak bildumari ekin dio azkenaldion eta argitaratu berri du Kate Chopin-en The Awakening (Esnatzen). Musikazale amorratua da Xabier, eta horregatik gonbidatu dugu bere gustuak azaltzera. Gaur berak aukeratu ditu entzun ditugun abesti guztiak:

Aztanen portalean (Bulun bulunka diskoa), Olatz Zugasti; La negra Leonor (Ñico Saquito); Limelight filmaren soinu banda (Charles Chaplin); Nora goaz? (Errobi 1975), Errobi); These are the days (Van Morrison); Gernika (Lekeitio 4. diskoa), Mikel Laboa; Gracias a la vida (Mercedes Sosa); San Quentin (At San Quentin 1969), Johnny Cash; Goizian argi hastian (Folk-lore sorta 1), Txomin Artola eta Amaia Zubiria; Anthem (The essential Leonard Cohen); We’re coming back (Shock Troops diskoa), Cock Sparrer; Isle of Hope, Isle of Tears (Sean and Teresa Keane); Gauden gu euskaldun (Oskorri&The Pub ibiltaria 8), Oskorri; Our Shangri La, Mark Knopfler / Emmylou Harris.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Erriberako merkatuaren erabilpen pribatua salatu du Sos Alde Zaharra plataformak

al. Ots 17 , 2020
Erriberako Merkatua berriro alokatu dutela salatu du Sos Alde zaharra plataformak. Pasa den otsailaren 10etik eta martxoaren 24ra arte, Erriberako Merkatuaren zati handi bat desmuntatua eta ibilgailu industrialen arloko MAN enpresari alokatua izan da. Multinazionalaren hitzetan, “hiri modernoa eta langile izaera uztartzen dituelako” izan da aukeratua Bilbo. Esleipen mota hau […]

Honekin lotuak