Lisboan pasa den igandean bukatutako bilera horretan Afrikako 53 herrialdek eta Europako 27k hartu dute parte. Bertan, hiru gai izarizan dira: gizaeskubideak, migrazioa eta merkataritza. Europarrok gizaeskubideak errespetatzea eskatzen diegu afrikarrei, eta bide batez, gure segurtasuna dela medio, hona ez etortzeko eskatzen diegu. Ekonomia mailan, aldiz, Afrikak Europarekin zeukan Elkarte Ekonomikorako Ituna bertan behera utzi duela azaldu digu Luis Guridik, Afrikako ekonomia ahulean Txinak, Frantziak edo Alemaniak duten pisua azpimarratuz. M. Gadhaffi Libiako presidenteak esan duenez “europarrek lapurtutako guztia bueltatu ala zuen herrialdeetan bizitzera gonbidatu”. Afrikarrek kolonialismo ekonomiko berriarekin amaitu nahi dutela ematen du. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.
Honekin lotuak
-
2007/03/26
SOLASALDIA: Denboralearen eraginak
-
2013/06/18
IBAIZABAL: Euriborra eta maileguak
-
2014/02/04
IBAIZABAL: Komikigintzaz