SOLASALDIA: Hauteskundeak eta gai ekologikoak.

HauteskundeakGaurkoan, Josu Larrinaga igandean Euskal Herrian izandako hauteskundeen emaitzak izan ditu aztergai. Argi geratu denez, Hego Euskal Herrian PSEk irabazi du, EAJ, PP, EB eta EAk boto dexente galdu dutela. Lehen aldiz, PSEk EAEko 3 herrialdeetan irabazi du. Nafarroan ere igoera nabarmena izan du PSNk. Abstentzioa ere izan du mintzagai Josuk, irakurketa interesatuak entzuten ari garelako. Iparraldean, aldiz, espero ziren hainbat hautagaik aurrera egin dute, baina sorpresa batzuk izan dira eta datorren igandean argituko da kontua. EH Bai koaliziaoak ateratako emaitzak ere aipatu ditu. Eta horiekin batera, hauteskunde hauetan, Hego Euskal Herrian, Klima aldaketa edo Hirigintzako sukarra apenas jorratu dira, bai aldiz AHTrena. Honen inguruan esan Ustaritzen eta Mugerren herri kontsulta egin dutela eta erroldaren %60 inguruk AHTren aurkako jarrera agertu duela.Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga080311.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #109 - Gasteiz eta Dublin wifiz konektatuz

az. Mar 12 , 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Gasteizen abiatu dugu gure emankizuna. Hala Bedi irratiko estudioetan murgildu gara, eta irrati librearen historia kontatu digute bertatik Gorka eta Iñakik. 25 urte bete ditu aurten Gastiezko irratiak. Atsegina izan da elkarrizketa, esperientzia bizi asko kontatu dizkigute, eta umorez hartu dugu. Musika entzun ostean, Dublineraino joan gara, […]

Honekin lotuak