Deseskaladako fase bakoitza bizitza apur bat gehiago itzultzen ari da gure auzoetara, hirira, baina oraindik bide luzea egin beharko da. Gure bizitzak eta ohiturak erabat aldatu dira, itxialdiak eragin zuzena izan du bizimoduan. Pasatakoa gogorra izan da, baina datorrena ere ez da xamurra izango. Gaurkoan Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira. Osteguneko udal plenoan onartutako Bilbao Aurrera plana aipatu digu. Talde politiko guztiek onartutako plan honek 15 milioi euroko aurrekontua izango du guztira.
Terrazen auziaren inguruan behin behineko erabakiak hartu dituztela aipatu du Juan Mari Aburtok, eta orain ostalaritza laguntzeko hainbat baimen eman dituztela. Koronabirusaren krisiak agerian utzi du zein zaila den hiri handietan segurtasun neurriak mantentzea, ohartu gara hiriak ez daudela pertsonentzat pentsatuak. Udalak behin behineko neurriak ezartzen jarraituko duela azpimarratu du Aburtok. Mugikortasunari dagokionez Bilbon %30 km/h abiadura ezarriko dela iragarri du eta bizikletaren aldeko apustua egiten jarraituko dutela. Udari begira, bertako turismoa bultzatuko dutela azpimarratu du eta barruti guztietan ekitaldi kulturalak antolatuko dituztela.
Deskargatu hemen.